Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiari elkarrizketa Radio Euskadiko Boulevard saioan

2010.eko uztailak 15

Mendiak ohartarazi du Euskadin eragina izan lezakeen EAJ-Zapatero akordio orok lehenik Eusko Jaurlaritzaren iragazkitik pasa behar duela

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak EAJri ohartarazi dio Euskadin eragina izan lezakeen alderdi jeltzalearen eta Zapateroren Gobernuaren arteko akordio orok Eusko Jaurlaraitzaren eta PSE-EEren iragazkitik pasatu beharko duela.

Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketa batean harrituta azaldu da Mendia EAJk Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan hartutako jarreraren aurrean; izan ere, Gobernu zentralaren murrizketa planaren kontra bozkatu ostean, orain, "ezustean, alderdi arduratsu bezala azaldu da eta Espainiaren gobernagarritasunaz arduratu da".

Mendiak adierazi duenez, hori egia izatekotan "ongietorria izango da", baina uste du iragarpen hau, berriz ere, "EAJren interesen emaitza" dela, izan ere, bere aburuz, "beren interesaren alde jokatzen ari dira, eta ez euskal herritarren interesen alde".

"Euskadin eragina izan lezakeen akordio orok Eusko Jaurlaritzaren eta PSE-EEren oniritzia izan behar du", bozeramailearen hitzetan. Horrekin espero du berriz ere ez egotea atzerapenik EAJk lehenago "galarazitako" enpleguaren politika aktiboen transferentzian. Mendiak azpimarratu duenez, "Zapaterok Lehendakariari hitzeman zion transferentzia etorriko zela".

EAJk Zapaterori Gobernua eratzeko Euskadin zerrenda bozkatuena izan dena errespetatzeko eskatzekotan, Mendiak berriz ere nabarmendu duenaren arabera, "Madrilen lortutako edozein hitzarmen Euskadin baliozkoa izango da, baina lehenik PSE-EEren zuzendaritza-batzordeak onartu beharko du, bestela ez du inongo baliorik izango".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia