Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Vodafone-ko Presidentea hartu du gaur

2010.eko uztailak 15

Patxi Lopez lehendakariak Francisco Roman Vodafone-ko presidente kontseilari delegatua hartu du gaur, bisita hau operadorak egiten dituen bisitaldi instituzionaletako bat da.

 Bileran, informazio eta komunikazio teknologikoen sektoreari buruz hitz egin dute, berrikuntzaren alorrean lankidetzan aritzeko aukerei buruz ere aritu dira eta ekonomiaren motor gisa banda zabalak duen hedaduraren garrantzia azpimarratu dute.

Vodafoneko presidenteak hezkuntza ministerioarekin "Eskola 2.0" hezkuntza berrikuntzaren programaren alorrean duela gutxi izenpetutako hitzarmenaren berri eman dio lehendakariari. Hitzarmen honen helburua da internet mugikorra eskaintzea Espainiako lehen eta bigarren mailako irakaskuntzako ikasleei eskola ordutegitik kanpoko baldintza berezietan.

Horrela, Vodafonek Euskadiko ikastetxe eta institutuetako ikasleei "Contigo Deberes" tarifa berria eskainiko die modu esklusiboan. Tarifa horri esker hilean 9 euro ordainduko dira arratsaldeko seiretatik bederatzietara Internet mugikorrera konektatzeko eta tarifaren barruan filtro bat izango da adin txikikoak eduki desegokietara ez sartzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari