Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Goierri, Europako Batzordeko Eden proiektuaren irabazle, “Bikaintasunaren Europako Destino Turistikoak

2015.eko uztailak 06

            Europako Batzordeak aurten ere EDEN sarien deialdi berri bat antolatu du, Bikaintasunaren Europako Destino Turistikoak (European Destinations of Excelence), Europar Batasunean turismo jasangarriaren garapen ereduak bultzatzen dituen proiektua; aurtengo edizioaren gaia turismo gastronomikoa izan da eta Goitur, Goierri Turismoa, bertara aurkeztu zen.

            Prozesua iaz jarri zen martxan: Goitur-ek, aldiro, Europear Batzordeko diru laguntzen deialdiak edo proiektu desberdinak begiratzen ditu, proiektu honetaz ohartu ginen iazko ekainean eta Europako Batzordearekin harremanetan jarri ginen. Batzordeak prozesu guztiaren berri eman zigun: sari hauetarako deialdia Europar Batasuneko Nazio bakoitzak egiten du, eta Europako Nazio desberdinetatik aurkeztu diren irabazleekin EDEN sarea osatzen da, turismo gastronomikoa helburutzat duten destino turistikoen sarea aurtengoa. Hurrengo urratsa beraz Espainiako Turismo Idazkaritzarekin harremanetan jartzea izan zen eta han esan ziguten, epea amaitu ondoren eta behin gainontzeko Erkidegoetako proposamenak jasota, orduan aukeratuko zutela irabazlea 4 finalisten artetik.

            Apirilaren 30ean amaitu zen hautagaitzak aurkezteko epea: Goierri Turismoa-k (Goitur) Goierriko proiektua aurkeztu zuen, “Idiazabal Lurraldea” deituriko egitasmoa, eta Estatu Idazkaritzan eginiko lehen ebaluaketa bileraren ondoren 4 finalista geratu ginen: Kantabriako “Valles Pasiegos”, Andaluziako Conil, Ceuta eta Goierri. Maiatzeko lehen hamabostaldian Turismo Idazkaritzak 4 destino hauek bisitatu zituen, hautagaitza aztertu eta bidalitako dokumentazio guztia baieztatu asmoz eta bigarren ebaluaketa bileraren ondoren deitu ziguten Madriletik, EDEN proiektuaren irabazleak ginela adierazteko.

            EDEN proiektuaren helburua Europako destino turistiko desberdinetaz ohartaraztea eta hauek balioan jartzea da, turismo jasangarriaren inguruan lanean diharduten destinoak ezagutaraztea alegia; programa honetan parte hartzen duen Europako Nazio bakoitzak EDEN destino bat aukeratzen du, Goierri kasu honetan Espainian, eta EDEN destinoen sareko partaide izatera igarotzen da besteekin batera. Sare honek destino desberdinen arteko praktika onak elkar trukatzeko balio du, eta batez ere, nazioarteari begira izugarrizko marketing eta promozioa suposatzen du, finantziazio iturri berriak irekitzeaz gain baita ere. Aurtengoa VII. edizioa da (2.007. urtean izan zen lehenengoa) eta dagoeneko 26 Nazio desberdinetako 119 destinok parte hartzen dute sare honetan (Espainiako 5: Aragoiko “Parque Natural Sierra de Guara”, Kantabriako “Ecoparque de Trasmiera”, Galiziako A Guarda, Kataluniako “Delta del Ebro” eta Andaluziako “Sierra de las Nieves”).

            Edizio berri honetan helburua honako hau da: bertako gastronomia oinarri hartuta ekimen berritzaileez osaturiko eskaintza turistikoa garatu duten destinoak balioan jartzea, ezagutaraztea eta promozionatzea; finalistak aukeratzeko erabili diren irizpideak honako hauek izan dira laburbilduta:

  • Azaleratzen ari den destino bat izatea, betiko ibilbide turistikoetatik kanpo.
  • Proiektuak benetako esperientzia turistikoak eta errealak jaso ditzala.
  • Kudeaketa turistikorako Erakunde propio bat egon dadila destinoan eta Erakunde honekin batera lanean diharduten enpresa pribatuak ere egon daitezela barruan.
  • Azoka gastronomikoak, txapelketak eta jatetxeez osaturiko sare zabal bat egon dadila destino horretan.
  • Ohiko merkatuak eta bertako produktu gastronomikoak sustatzea.
  • Bertako kultura gastronomikoaren eskaintza turismoko ekintza eta helburuetan txertatzea.
  • Gastronomiarekin loturiko esperientzia eta ekimenak jorratzea eta merkaturatzea.

            Goitur-ek, irailean Madril-en eta abenduaren 16an Bruselas-en ospatuko diren bi ekitaldietan jasoko du saria eta EDEN sarearen partaide izango gara aurrerantzean.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 23

    (EUS) Zorionak! Guztion ahaleginak eta daukagun paisaia eta gastronomiak..... merezi du!
    (ES) Felicidades! El esfuerzo de todos, el paisaje que tenemos, la gastronomia... merece la pena!

  • @ner_k2k
    2015.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: Goierri, ganador del proyecto EDEN de la Comisión Europea, “Destinos Europeos de Excelencia” http://t.co/owCzPU7Irj

  • @ner_k2k
    2015.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: Goierri, Europako Batzordeko Eden proiektuaren irabazle, “Bikaintasunaren Europako Destino Turistikoak http://t.co/xgw

  • @GaurEgun_k2k
    2015.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: Goierri, ganador del proyecto EDEN de la Comisión Europea, “Destinos Europeos de Excelencia” http://t.co/owCzPU7Irj

  • @GaurEgun_k2k
    2015.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: Goierri, Europako Batzordeko Eden proiektuaren irabazle, “Bikaintasunaren Europako Destino Turistikoak http://t.co/xgw

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)