Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Garraio aldaketa uzatilaren 4an Anoeta eta Intxaurrondo artean, Loiola geltokiko lanak direla eta

2015.eko uztailak 01

Euskotrenek, uztailaren 4an, garraio aldaketa burutuko du Lasarte-Hendaia trenbide lineako Anoeta eta Intxaurrondo arteko geltokien artean, Loiola geltokiko lanak direla eta.

Trenbidearen behin-behineko mozketa Loiolako behin-behineko geltokia zerbitzuan jartzearen lanen ondorioz da.

Ukitutako trenak Amara-Intxaurrondo tartetik ibiliko diren guztiak izango dira, zerbitzuaren hasieratik 16:00ak arte,  hasiera, helmuga edo noranzkoa zein izanik ere.

Lasarte Oria – Anoeta tartean eta Intxaurrondo - Hendaia tartean, trenak ohi bezala ibiliko dira.

Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

 

LASARTE ORIA - HENDAIA TRENAK

Amarara trenez helduko diren eta bidaia jarraitu behar duten bidaiariak:

- Amaran trenetik jaitsi eta Herreraraino eramango dituen autobusera igoko dira, Anoetatik, Loiolatik eta Intxaurrondotik igaroz. Herrerako geltokian berriro hartuko dute trena.

- Helmuga Anoetako geltokian duten bidaiariak ez dira trenetik jaitsi behar

Amarako bidaiariak:

- Amaran, Herrerara eramango dituen autobusera igoko dira, Anoetatik, Loiolatik eta Intxaurrondotik igaroz. Herrerako geltokian berriro hartuko dute trena.

- Helmuga Anoetako geltokian duten bidaiariek trena hartu beharko dute

Anoetako bidaiariak:

- Anoetan, Herrerara eramango dituen autobusera igoko dira, Loiolatik eta Intxaurrondotik igaroz. Herrerako geltokian berriro hartuko dute trena.

Loiolako bidaiariak:

- Loiolan, Herrerara eramango dituen autobusera igoko dira, Intxaurrondotik igaroz. Herrerako geltokian berriro hartuko dute trena.

 

HENDAIA – LASARTE ORIA TRENAK

Herrerara trenez helduko diren eta beraien helmuga Intxaurrondoko geltokiaren ondoren duten bidaiariak:

- Trenetik jaitsiko dira Herreran, Intxaurrondora doazenak izan ezik, eta Amararaino eramango dituen autobusera igoko dira, Loiolatik eta Anoetatik igaroz.

- Helmugako geltokia Intxaurrondo duten bidaiariak ez dira trenetik jaitsi behar.

Beraien helmuga Intxaurrondoko geltokiaren ondoren duten Herrerako bidaiariek:

- Herreran, Amararaino eramango dituen autobusera igoko dira, Loiolatik eta Anoetatik igaroz. Amarako geltokian trena hartuko dute berriro.

Intxaurrondoko bidaiariak:

- Itxaurrondon, Amararaino eramango dituen autobusera igoko dira, Loiolatik eta Anoetatik igaroz. Amarako geltokian trena hartuko dute berriro.

Loiolako bidaiariak:

- Loiolan, Amararaino eramango dituen autobusera igoko dira, Anoetatik igaroz. Amarako geltokian trena hartuko dute berriro.

Garraio aldaketak sor ditzaken eragozpenak murrizteko, Euskotrenek Lasarte – Hendaia linean maiztasuna gehituko du Herreratik Hendaiara eta Amaratik Lasartera trenak 15 minutuz behin eskainiz.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko