Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak beregain hartu ditu Orkestraren 2015eko Lehiakortasun Txosteneko erronkak

2015.eko uztailak 01
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkulluk ere uste du enplegua sortzea dela lehentasuna, eta, hortaz, politika publikoetako lankidetza maximotuko du, ekonomiaren berroneratzea mesedetzeko

Iñigo Urkullu lehendakaria Kursaalen izan da gaur, Orkestrak, Lehiakortasunaren Euskal Institutuak, emandako Lehiakortasuna 2015 txostenaren aurkezpenean. Urkulluk nabarmendu du interesgarria dela txostenean Euskadiko politika publikoei buruz egindako ebaluazioa: hain interesgarria, ezen Eusko Jaurlaritzak erreferentzia gisa hartuko baitu. «Aintzat hartu ditugu lehiakortasun-diagnostikoan jakinarazitako ilun-argiak, eta ados gaude enplegu-aukerak sortzea dela herrialde gisa heldu beharreko lehen erronka» adierazi du.

Lehendakariak esan du bereziki interesgarria dela Euskadiko ekonomiaren eraldaketaren azterketa; hain zuzen, RIS3 espezializazio adimenduneko sektore hauen bitartez ekindako eraldaketarena: Biozientziak-Osasuna, Energia eta Fabrikazio aurreratua. Orobat gogorarazi du atzo bertan eratu zela pilotaje-talde bat Lehendakaritzan, Euskadin, Basque Industry 4.0 proiektuaren baitan, Fabrikazio aurreratua sustatzeko asmoz. 

Orkestraren txosteneko beste atal batek, lehendakariak berak azaldu duenez, lurralde-ikuspegiarekin du zerikusia. Lurralde-kohesio nabarmengarria aipatzen dute atal horretan, bai eta lurraldeko giza-baliabideen prestakuntza-maila handia. Bizkaian, zerbitzu-sektorearen espezializazio handiagoa eta Energia eta Biozientzietako esparruetako kontzentrazioa aipatzen dute. Gipuzkoan eta Araban, berriz, industriak eta Fabrikazio aurreratuak dute garrantzi handiagoa. Orobat nabarmentzen du Gipuzkoako lankidetzaren sendotasuna eta atzerriko kapitaleko enpresek Araban duten garrantzi handiagoa.

Zentzu horretan, lehendakariak gogorarazi du ezen, amaiturik foru-gobernuen berrikuntza prozesua, «etapa berri bat hasten dela erakundeen alorrean», eta Eusko Jaurlaritzak «herrialde-ikuspegia partekatzeko abagune gisa» hartzen duela aldi berria. Politika publikoen arteko lankidetza maximotuko dugu, ekonomia berroneratzeko eta enplegua sortzeko asmoz» azaldu du.

Azkenik, lehendakariak beregain hartu ditu Lehiakortasun Txostenak, praktikan Euskadiko ekonomiaren ekoizpen-eraldaketa gauzatzeko, planteatutako hiru erronkak: ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapenaren elkar harremana, lankidetza publiko-pribatua, eta gobernantza-eredu berriak eta berrikuntzaren kultura aplikatzea Administrazio Publikoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)