Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Kirol Portuak S.A. sozietate publikoaren 2014ko ekitaldiko kontuen onarpena eta kudeaketa-txostena jaso ditu. (2015-06-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 30

Erabakia, Euskadiko Kirol Portua, SA sozietate publikoaren akziodunen batzar nagusia eraturik, 2014ko kontuen eta kudeaketa-txostenaren onespenari buruzkoa.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, EKP sozietateko administrazio-kontseiluak hala eskatuta, 2014ko abenduaren 31n itxitako urteko ekitaldiko kontuak onartu ditu (egoera-balantzea, galdu-irabazien kontua eta memoria) eta gaitu egingo ditu sozietate horretako administrazio-kontseiluko lehendakaria eta idazkaria, nork bere kasa, sozietatearen urteko kontuak eta kudeaketa-txostena Merkataritzaren Erregistroan aurkeztu eta inskribatzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak egin ditzaten, arlo horretako indarreko legedian ezarritakoaren arabera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko