Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

EAE-ko lan egutegia 2016rako. (2015-06-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 30

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2016. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.

LABURPENA

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta interesa duten gainerako kontsulta-organoei adierazi ostean.

Onartutako egutegi horren arabera, lanerako ordainduak eta berreskuraezinak, lan-auzietarako egun baliogabeak izango dira urteko igande guztiak eta jaiegun hauek:

Urtarrilak 1, Urteberri Eguna.
Urtarrilak 6, Jaunaren Agerkundea.
Martxoak 24, Ostegun Santu Eguna.
Martxoak 25, Ostiral Santu Eguna.
Martxoak 28, Pazkoa Astelehena.
Uztailak 25, Santiago Apostolua.
Abuztuak 15, Andre Mariaren Igokundea.
Urriak 7, Gernikan Lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu izanaren 80. urteurrena
Urriak 12, Jai Nazionala.
Azaroak 1, Santu Guztien Eguna.
Abenduak 6, Konstituzio Eguna.
Abenduak 8, Sortzez Garbia.

Era berean, 2016an baliogabeak izango dira lanerako tokian tokiko bi jai ere, ordainduak eta berreskuraezinak; Enplegu eta Gizarte Politikako lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, udalerri bakoitzeko udalbatzak proposatuta. Baliteke egun horiek Lurralde Historiko bakoitzeko toki batean baino gehiagotan jai izatea.

Udalek proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte; horretarako, hilabeteko epea izango dute, BOEn lan-egutegi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2016ko urriaren 7an 80 urte beteko dira lehendabiziko Eusko Jaurlaritza osatu zela. Jose Antonio Agirre izan zen orduko presidente, eta indar eta sentsibilitate politiko guztiek izan zuten ordezkaritza (EAJ, PSOE, IR, UR, PCE, EAE).

Lehen Jaurlaritza honako hauek osatu zuten: Lehendakaritza eta Defentsa, Jose Antonio Agirre (EAJ-Eusko Alderdi Jeltzalea); Gobernazioa, Telesforo Monzón (PNV); Justizia eta Kultura, Jesus Maria Leizaola (EAJ); Ogasuna, Heliodoro de la Torre (EAJ); Merkataritza eta Hornidurak, Ramón María Aldasoro (IR-Izquierda Republicana); Lana, Aurreikuspena eta Komunikazioa, Juan de los Toyos (PSOE-Partido Socialista Obrero Español); Industria, Santiago Aznar (PSOE) eta Gizarte Laguntza, Juan Gracia (PSOE); Herri Lanak, Juan Astigarrabia (PCE-Partido Comunista de España); Nekazaritza, Gonzalo Nárdiz (EAE-Eusko Abertzale Ekintza); eta Osasuna, Alfredo Espinosa (UR-Unión Republicana)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau