Berriak Lehendakaritza
Eu

EMAKUNDE eta giza eskubideen RENÉ CASSIN sarien deialdiak egin dituzte. (2015-06-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 30

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak Lehendakaritzako bi sariren 2015eko edizioaren deialdia ireki du gaur, Emakunderen Berdintasunerako Emakunde sariarena eta René Cassin Giza Eskubideen aldeko sariarena, hain zuzen.

Emakunde Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea 2015eko irailaren 15ean amaituko da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, neurria berbera izango da:

a) Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea.
b) Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia.
c) Jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Hautagaiak aurkezteko modua, honako estekan kontsultatu daiteke: https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/-/2015/premio/

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola, 2006an, Bagabiltza elkartea, 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an; Lilaton taldea 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; Irun eta Hondarribiakoa larde mistoak, 2011an; Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluek (Rekaldeberri, Deustu-San Ignacio eta Iralakoek), 2012an, La Posada de los abrazos elkartea 2013an eta Fórum Feminista María de Maeztu 2014an.

RENÉ CASSIN SARIA
Gainera, Jaurlaritzaren Kontseiluak René Cassin sariaren aurtengo deialdia egitea onartu du gaur. Sari hori Jaurlaritzak ematen du Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez.

12.000 euroko diru-zenbatekoa duen sari horren helburua da publikoki goraipatu eta saritzea ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin gure gizartean giza-eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza ematen duten pertsonak eta taldeak.

Rene Cassin jaunaren oroimenez ezarri zen sariaren izena. René Cassin Baionan jaio zen 1887an; Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an; eta Bakearen Nobel saria eman zioten 1968an.

Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau