Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

IVAPek lau diru-laguntza esleituko ditu 2015-2016 hirigintza-ikasturteko matrikularen kostu osoa finantzatzeko. (2015-06-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 30

LABURPENA

Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratutakoan irekiko da, eta datorren abuztuaren 20ra arte egongo da zabalik.

Gobernu-kontseiluak bide eman dio gaur 2015-2016ko XLI. Hirigintza Ikastaroko deialdiari; lau diru-laguntza esleituko dira, lau ikaslek matrikularen % 100 finantzatzeko aukera izan dezaten datorren urtean. Guztira, Jaurlaritzak 11.120 euro bideratuko ditu ikasketa profesional horiek diruz laguntzeko. Hain zuzen, IVAPen mendekoa den Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Eskolak antolatzen du ikastaroa.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratutakoan irekiko da, eta datorren abuztuaren 20ra arte egongo da zabalik. Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Bilboko Eskolan (Errekalde zumarkalea 18, 1.), IVAPeko egoitzetan, eta ZUZENEAN - herritarrentzako zerbitzuan izapidetu daitezke eskabideok.

2014-2015 PRAKTIKALDIAREN DEIALDIA

Honetaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak uztailaren batean argitaratuko du 2014-2015 ikasturteko Hirigintza Ikastaroen barruan erakundeetan eta/edo enpresetan praktikak egiteko deialdia. Praktikaldiak 300 orduko iraupena izango dute, eta esandako ikastaroa gainditu duten ikasleek izango dute praktikak egiteko aukera, baldin eta ez badute urte batetik gorako lan-eskarmentua hirigintza-arloan.

Deialdiaren bitartez, zera nahi du lortu IVAPek: hirigintzako ikastaroetan alor horri dagokionez hartutako ezagutzak aplikatzea sustatzea, eta esparru publikoko hirigintza-jarduna zuzenean ezagutzeko aukera ematea ikasleei.

IVAPek 20.000 euro jarriko ditu, praktikaldietako joan-etorriak ikasleei eragindako kostuak diruz laguntzeko eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko. Ikasle interesdunek 31 egun dituzte eskaera egiteko, honako gune hauetan: Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Bilboko Eskolan IVAPeko egoitzetan eta ZUZENEAN - herritarrentzako zerbitzuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau