Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Dekretua. (2015-06-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 30

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Dekretu bat onartu du, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Diru-laguntza hauek orain arte irailaren 30eko 164/2008 Dekretuak arautzen zituen (Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Dekretua), pentsamendu politikoa, soziala eta kulturala aztertzeko eta garatzeko proiektuak, programak edo jarduerak burutzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onuragarri deritzo Dekretu horren edukia eguneratu eta egokitzeari, bai Gobernuaren eta baita Sailaren antolakuntza-egitura berrira. Era berean, zenbait inkoherentzia ere zuzendu dira, artikulazio ordenatuago bat osatu da, eta zenbait berrikuntza sartu dira, euskararen eginkizuna berrindartuz, eta hauteskunde-koalizioen inguruko zenbait aurreikuspen jasoaz.

Hauek dira Dekretu berriak dakartzan aldaketarik esanguratsuenak:
1.Lehen berrikuntza, alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzen onuradun izateko betebeharrei buruzkoa da. Zehazki, fundazio edo elkarte horiei eskatzen zaie Euskadiko Fundazioen Erregistroan edo Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.

2. Beste berrikuntzetako bat, diru-laguntzaren hartzaileari buruzkoa da. Aurreikuspena egiten da laguntzen jasotzaile izan daitezkeela alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteak ez ezik, hauteskunde-koalizioak ere.

3. Balorazio Batzordeare osaketa ere berria da, aldaketa bat izan baitu. Batetik, honako Dekretu hauetatik sortutako gobernu-egitura berrietara egokitzen da: 20/2012 Dekretua, abenduaren 15ekoa (Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena); 188/2013 Dekretua, apirilaren 9koa (Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.); eta 193/2013 Dekretua, apirilaren 9koa (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena).

Bestetik, Batzorde honen osaerari koherentzia eta zentzua eman zaio. Bertatik kanpora gelditu dira diru-laguntza horien helburu diren gaiekin zerikusi funtzionalik ez duten ordezkariak, eta gai horretan eskuduntza duten zuzendaritzetako ordezkariz osatuta gelditu da organoa.

4. Azken berrikuntza prozedura kontuei dagokie, tramite berri bat gehitu baita: behin-behineko ebazpena. Honen helburua da, batetik, prozedura ahalik eta erarik zuzenenean ebaztea, eta bestetik, onuradunei euren proiektu, programa edo ekintza emandako diru-kopurura doitzea ahalbidetzea, ezarritako baldintzak betez gero, beti ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau