Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak 20.000 euro bideratuko ditu Ikuskaritza eta Aholkularitza Soziolaboraleko Espezialisten ikasketak emateko. (2015-06-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 30

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateari diru-laguntza zuzen bat ematea baimentzekoa. Helburua: "Lan eta Gizarte Arloko Auditorian eta Aholkularitzan Espezialista izateko Graduondoko Berezko Titulua lortzeko ikasketak garatzea.

LABURPENA

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitateari 20.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du, Ikuskaritza eta Aholkularitza Soziolaboraleko Ikasketak ematen laguntzeko. Zehazki, zenbateko hori beketarako, irakasleei ordaintzeko, zuzendaritzaren edota batzorde akademikoaren ordainketetarako, material didaktikorako, eta abarretarako bideratuko da.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren lehentasun nagusien artean daude, besteak beste, pertsonen gaikuntza eta enplegagarritasuna erraztea, gazteen laneratzea eta okupazioen kopurua eta aniztasuna indartzeko enplegu-nitxoak eta lanbide berriak identifikatu eta sustatzea, garapen- eta hazkuntza-marjina handia duen zerbitzuen sektorean.

Alde horretatik, Ikuskaritza eta Aholkularitza Soziolaboraleko aditu tituluak lan-harremanen sistemarekin lotutako gaitasunak garatzeko profesionalak trebatuko ditu: lan-araudia enpresetan behar bezala erabiltzeko diagnostikoak egitea, giza baliabideak kudeatzeari buruzko enpresa-erabakiak lan-araudira egokituta balioestea, enpresaren erabakiak indarrean den lan-araudira egokitzera bideratutako proposamen juridikoak egitea, eta, horrelako beharrak sortuz gero, neurri jakinak negoziatzeko eta ezartzeko faseetan parte hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau