Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Bernabé Undak hitzarmen bat sinatu du La Caixarekin autonomoen eta mikroenpresen finantziazioa sustatzeko

2010.eko uztailak 14

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari buruz banku-erakundeak egin duen diagnostikoaren aurkezpenera bertaratu da sailburua

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak hitzarmen bat sinatu du, gaur, La Caixarekin, autonomoen eta mikroenpresen finantziazioa indartzeko, baita jarduera ekintzailea sustatzeko eta autoenplegua bultzatzeko ere. Akordio horren bitartez, mikroenpresak, autonomoen negozioak eta autoenplegu-proiektuak ezartzea, finkatzea eta hedatzea bultzatuko da.

Sailburuak, SPRI sozietate publikoaren presidente gisa, hitzarmena sinatu du, eta urtebeteko iraupena izango du. Ekitaldia BBKrekin, Vital Kutxarekin eta Kutxarekin antzeko ezaugarriak dituzten hiru hitzarmen sinatu eta hurrengo egunean gauzatu da.

Kasu honetan, La Caixak konpromisoa hartu du kolektibo onuradunek, hau da, autonomoek eta mikroenpresek egindako finantziazio-eskaerak aztertzeko. Eskaerak onartzen badira, dagozkien finantza-zerbitzuen arabera antolatuko ditu eragiketak. La Caixak, halaber, jarduera ekintzaileak garatzeko eta autoenplegua sustatzeko egokienak diren zerbitzuak emateko eta zerbitzu horiei buruzko informazioa eta aholkuak emateko konpromisoa hartu du. Horretaz gain, bulegoen merkataritza-sarea edukiko du eskatzaileen finantziazio-eskaerak aurkeztu ahal izateko.

Ekonomiari buruzko diagnostikoa

Hitzarmena sinatu ostean, La Caixak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari buruz egindako txosten baten aurkezpenera bertaratu da sailburua. Eman duen hitzaldian, Bernabé Undak azaldu du Eusko Jaurlaritza ahalegin handia egiten ari dela krisialditik ateratzeko, eta hilabete honetan Gobernu Kontseiluak gauzatuko duen 2010-13 Enpresa Lehiakortasuneko Plan berriaren alderdi batzuk aipatu ditu.

Sailburuak adierazi du legegintzaldi honetan Planaren oinarri izango diren Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunarekin lotutako politiken helburu nagusia Euskadi lehiakorra eta iraunkorra izan dadin lortzeko lan egitea izango dela, betiere iraunkortasunaren hiru osagaiak aintzat hartuta: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.

Bilbao, 2010eko uztailaren 14a

Iruzkin bat
  • @Enfoquecomunica
    2010.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    Bernabé Unda firma un convenio con La Caixa para potenciar la financiación a los autónomos y microempresas. http://bit.ly/9CEBSi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda