Berriak
Eu

Kontsumobidek merkealdian zentzuz, arduraz eta bermeekin erosteko aholku erabilgarriak eman ditu

2015.eko ekainak 30

Laster, merkealdia dator, deskontu interesgarriak direla-eta pertsona askok produktuak merkeago eskuratzeko baliatzen duten garaia. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, pertsonei beren eskubide eta betebeharrak gauzatzen laguntzeko, eta kontsumitzaileak informatzeko eta babesteko, 'kontsumitu aurretik, bitartean eta ondoren' aholku batzuk kontuan hartzea gomendatzen du, 'merkealdian' ere zentzuz, irizpide zehatzekin eta ahalik eta berme handienarekin erosteko.

Horretarako, Kontsumobidek kontsumitzaileei erosi baino lehen zer behar duten pentsatzea eta aurrekontu bat finkatzea proposatzen die. Erosterakoan, etiketak begiratu eta produktua aztertzea, merkatu gabekoen kalitate eta berme berberak eduki behar dituztelako, baita etiketa berdinak ere. Merkealdiak ez du ez produktuen kalitatea ez bermea baldintzatzen. Hori dela eta, ezin dira produktu akastun, hondatu edo zaharkituak saldu. Gainera, saltokiaren itzulketa-politika ikusi behar da eta eskudirutan ordaintzea komeni da, kreditu txartela gehiegi erabili gabe, kontrol handiagoa izateko. Nolanahi ere, saltokiak normalean ordaintzeko modu hori onartzen badu, merkealdian ere onartu behar du. Azkenik, erosi ondoren, txartela exijitu eta gorde egin behar da, baita publizitate-eskuorriak ere, erreklamazio-eskubidea gauzatu ahal izateko. Kontsumobidek nabarmendu duenez, arazorik izanez gero, erreklamazio-orria eskatu eta erreklamatzeko eskubidea balia daiteke. Merkealdian ere saltoki guztiek eduki behar dituzte erreklamazio-orriak, izan ere, merkealdian prezioak bai, baina kontsumitzaileen eskubideak ez dira inola ere murrizten.

Kontsumobidek gogorarazi nahi du kontsumoko arbitraje sistemara atxikitako saltokiek berme bat ematen diotela kontsumitzaileei; izan ere, gatazkarik sortzen baldin bada, ezadostasunak azkar eta doan konpondu ahal izango dituzte.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Kontsumobideren webgunea kontsultatu daiteke, eta orain, Kontsumobideren APPa telefono mugikorretan eta tabletetan deskargatzeko aukera ere badago. Euskarri horietan, kontsumoari buruzko informazio erabilgarria modu erraz eta eskuragarrian aurkitu daiteke, berehala, eta kontsultak egiteko aukera ere badago.

Kontsumobidek gogorarazi nahi du Bilbon, Gasteizen eta Donostian kontsumitzaileen arretarako zerbitzuak dituela.

http://www.kontsumobide.eus

 

Beste gomendio batzuk

  • Behar ditugun gauzen zerrenda egitea, modu ez hain konpultsiboan erosten eta benetan erabiliko ditugun produktuetan arreta jartzen laguntzen duelako.
  • Beste sasoi batzuetarako balio duten produktu erabilgarriak erostea.
  • Aurrekontu bat prestatzea, zenbat gastatu dezakegun jakiteko.
  • Interesatzen zaizkigun produktuak Interneten begiratzea, zer produktu eskuratu daitezkeen eta zenbateko deskontua daukaten ikusteko.
  • Etiketetan, merkealdiko prezioak aurrekoarekin batera agertu behar du. Hala ez bada, aplikatutako deskontuaren ehunekoa adierazi beharko du.
  • Produktua puskatuta edo hondatuta baldin badago, aldatzeko eskubidea dago.
  • Erosketa-txartela exijitu eta gorde, produktua dagokion establezimenduan erosi dela erakusteko froga bakarra delako. Produktuaren izena, data, prezioa, izena eta dendaren IFK barne hartu behar ditu.
  • Beheratu gabeko produktu bat merkealdi garaian itzuliz gero, merkealdiaren aurretik zeukan prezioa aplikatu behar da.

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainak 30.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau