Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskararen gaineko jarreren eta iritzien ikerketaren aurkezpena

2015.eko ekainak 30

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Iñaki Martínez de Lunak, Prospekzio Soziologikoen Kabinete buruak, euskararen gaineko jarreren eta iritzien ikerketa aurkeztu dute gaur Donostian. Ikerketa honek gogoeta zabal eta sakon baterako aukera ematen duten datu ugari eskaintzen ditu eta gaur aurkeztu dira prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak legealdirako lan-programa zehatza aurkeztu zuen legealdi hasieran, Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldian lehenik, eta Euskararen Aholku Batzordean ondoren. Lan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zenetariko bat izan zen, euskal gizartean euskarari buruz dauden diskurtsoen lanketa egitea, eta diskurtso ezberdinen arteko kontrastea eta eztabaida bultzatzea, ahalik eta parte hartze zabalenarekin.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan duenez, “Aurrera baino lehen, oso modu laburtuan adieraziko ditut ikerketa honen irakurketatik ateratzen ditudan emaitza nabarmen batzuk, kontuan hartzekoak baitira hizkuntza politika garatzerakoan” (herritarren gogoa, borondatea eta atxikimendua giltzarriak baitira ezein hizkuntza politikaren arrakastarako).

Euskararen beraren prozesu soziala den bezalaxe, herritarren euskararekiko iritzia/jarrera ere argi-ilunez beterikoa danon argiuneak edo ikuspuntu positiboak gailentzen diren argi eta garbi.Herritarren iritzi/jarrerak ezin dira “zuria ala beltza”, “hau edo hura” kolore bakar eta ikuspegi dikotomikoetan esplikatu: aitzitik, herritarren iritzi/jarrerek azaltzen dutena da ikusmolde zabala –ñabardura eta kolore gama zabalekoa-, “bai, ez, bai baina, segun…” eta disjuntzioan bainoago konjuntzioan eta osagarritasunean oinarritutako ikusmoldea –“hau edo hura” beharrean, “hau eta hura”-. Hona, segidan, nabarmentzen diren iritzi/jarrera batzuk:

- Herritarrek elebitasuna eta eleaniztasuna balio positibotzat hartzen dituzte.

- Herritarrek ez dute kontrajartzen hizkuntza bat eta beste. Herritarrek hizkuntza bat eta besteren aldeko hautua egiten dute.

- Herritarren iritziz, gure egoera soziolinguistikoan, euskara sustatzeko politika zilegi da.

- Elebitasuna elkarbizitzarekin eta berdintasunarekin lotzen dute.

- Euskara guztiona da, edo beste hitzetan esanda, euskararen etorkizuna interesatzen zaie herritarrei, eta guztiontzako da harrotasun elementu euskara.

- Guztiontzako aukera eta prestigio bide da euskara.

- Elkarrenganako errespetua eta diskriminaziorik eza defendatzen dute herritarrek, guztien hizkuntza-eskubideak.

- Etorkizunerako, herritar hirueledun orekatuak nahi dituzte.

 

Txostena, honako helbide honetan aurkitu daiteke:

http://www.euskadi.eus/ikerketa_soziologikoak

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IMH_Elgoibar
    2015.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskararen gaineko jarreren eta iritzien ikerketaren aurkezpena; ezagutzu itzazu 8 nabarmenenak http://t.co/BZEENL1cgB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Martinez de Luna