Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Guardiako urmaelak Kontserbatzeko Eremu Berezi (KBE) izendatzeko azken urratsa

2015.eko ekainak 30

Bihartik aurrera, jendaurreko informazioan jarriko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Carralogroño, Carravalseca, Musco eta Prao de la Paúl

Amaia Barredo: «une hidriko gorenetan, ur-hegaztien negualdirako eta elikatzeko gune dira»

80,5735 hektareako azalera dute 

Bihar (uztailak 1) jendaurreko informazioan jarriko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Guardiako urmaelak Kontserbatzeko Eremu Berezia (KEB) proiektua, bi hilabetez jarriko ere, hain zuzen.  Urmael-gunea, Guardiako udalerriaren hego-ekialdean eta Arabako Errioxako erdialdean kokatua, lau hezegunez dago osatua. Hiru hezegune (Carralogroño, Carravalseca eta Musco) aldi baterako urmaelak dira, jatorri naturalekoak; laugarrena (Prao de la Paúl), aldiz, antzina istildutako gune baten gainean sortutako urtegi txiki bat.

 Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak, dioenez, « Carralogroño eta Carravalsecako urmaelak arian-arian desagertutako hezeguneak dira, laborantzarako lehortu baitziren; gaur egun, halako gutxi gelditzen dira. Halakoxea litzateke Muscoko urmaelaren kasua: drainatu, lehortu eta landatu egin zuten, beste hiru hezeguneak biotopo babestu izendatu zituzten arte. Geroztik, Musco lehengoratzeari ekin zioten».

 1995eko dekretu baten bitartez, biotopo babestu izendatu zituzten Carralogroño, Carravalseca y Prao de la Paúlko urmaelak. Garai hartan, drainatuta, lehortuta eta landatuta zegoen Musco, eta jabe pribatuen esku. Horregatik guztiagatik –eta nahiz eta Guardiako urmael multzoaren parte izan–, hasiera batean, ez zuten biotopo babestuaren barruan sartu; bai, ordea, haren aldirietako babes-gunean.

 «Biotopo babestuaren gunetik at gelditu bazen ere, oinarriak ezarri ziren, gerora Musco ere han sartzeko, aurreikusi baitzuten Muscoko urmaela lehengoratzeko programa bat abiaraziko zutela, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean (biotopo babestuaren kudeatzaile gisa jardungo zuen azkenak). Foru Aldundiak Muscoko urmaeleko lurrak eskuratu zituenean, bide eman zitzaion eremu hori lehengoratzeari heltzeko aukerari, eta, horrekin batera, biotopo babestuaren barruan sartzekoari» gogorarazi du Amaia Barredok.

Barredoren arabera, «Guardiako urmaelen inguruan, mahastien laborantza da nagusi. Urmaelen ekosisteman eragin du jarduera horrek; izan ere, isurialdeen arroetan landaredi natural gutxi dago –albitz-belardi, belardi eta bazterreko sastrakak lur-zati publikoetan edo laborantzen ertzetan, non, egun, apenas baitago larratzerik, baina hainbat bertako hegazti bizi baitira). Laborantzaren eraginez, jalkinak, ongarriak eta fitosanitarioak iristen dira urmaeletako asketara, gainazaleko herrestatzea dela eta».

Gainera, urmaelen inguru gehiena hartzeraino iritsi da laborantza-jarduera, ur-bazterretaraino ere, eta, ondorioz, landaredi-orla egotea eragotzi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)