Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Basque Industry 4.0 estrategia abiatuko duen batzorde publiko-pribatuaren eraketaren buru izan da

2015.eko ekainak 30

 

  • Gidaritza Talde batek zuzenduko du estrategiaren abiatzea, Euskadiko industria osora hedatzeko helburuarekin.
  • Basque Industry 4.0 estrategiak balio erantsi handiagoko merkatuetara bideratutako Euskadiko manufaktura-industria indartuko du.
  • Euskadik Europako Vanguard sarearen presidentetza hartuko du, eskualde industrial aurreratuenen lider gisa.

Iñigo Urkullu lehendakaria Gidaritza Taldearen eraketaren buru izan da. Talde horrek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren barruan sortu den Basque Industry 4.0 estrategiaren kudeaketa, jarraipena eta ebaluazioa zuzentzeko ardura hartuko du bere gain.

Batzordea entitate publiko eta pribatuetako hainbat ordezkariz osatuta egongo da. Horien artean, Arantxa Tapia sailburua eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko (EGLS), Spri erakundeko, Tecnalia eta IK4 aliantza teknologikoetako, Innobasque agentziako, CIC Marguneko eta Mondragon Korporazioko –Mondragon Unibertsitatearen bitartez– ordezkariak egongo dira, baita AFM, ACICAE eta Gaia klusterretako eta Energiaren Klusterreko ordezkariak ere. Lehendakaritza txandakakoa izango da, eta hasieran, CIE Automotiveko presidente Antón Praderak beteko du kargua.

Basque Industry 4.0 estrategiaren helburua hauxe da: euskal ekonomiaren ezaugarri industrialari eustea, balio erantsi handiagoko ekoizpen-jarduerak bultzatuz. Horretarako, Gidaritza Taldeak euskal enpresei babesa emango die, ezagutza eta teknologia intentsiboagoko jardueretaranzko pausoak ahalbidetzeko.

«Estrategiaren diseinutik eta plangintzatik haratago, garrantzitsuena –Arantxa Tapiak adierazi duenez– berau abiatzea eragin duen xede nagusia betetzea da, eremu publikotik eta pribatutik enpresen sare osoari Euskadiren etorkizuneko industria aurreratuarekin bat egiten lagunduz».

Hori guztia, plan on bat diseinatzetik estrategia eraginkor batera pasatzeko, eragile nagusiak ezarpenean inplikatuta, ez gauzatze-zereginetan bakarrik, baita aholkularitza- eta kudeaketa-zereginetan ere.

Batzorde honetako eragile bakoitzak bere espezializazioari dagokion lan-arlo zehatzean analisia eta gogoetaren buru izateko ardura hartuko du bere gain.

Balio erantsi handiagoko manufaktura-jarduera

Basque Industry 4.0 estrategiaren jarduera-ildoak 6 ardatzetan multzokatuta daude, gaitasunak sortzea, produktu, prozesu eta zerbitzu berritzaileak garatzea eta Euskadiko ekoizpen-aurreratuko jarduera modu eraginkorrean koordinatzea eta kudeatzea helburu gisa dituztela:

•              Ezagutza sortzea: eragile zientifiko-teknologikoak babestuz eta bikaintasunerantz zuzendutako ikerketa babestuz.

•              Garapen teknologikoa: I+G eta IKTen ezarpena babestea.

•              Industria eskalatzea: azpiegitura eta proiektu bereziak babestea, ekoizpen-aurreratuko zentroekin, show roomekin, planta pilotuekin... bat etorriz.

•              Berrikuntza ez-teknologikoa: negozio-eredu berrietan berrikuntza babestea.

•              Prestakuntza eta gaikuntza: ikertzaileak prestatzea, LH duala, ekoizpeneko graduondokoak…

•              Dinamizazioa eta bultzada: klusterren politika, Europako I+G+b programetan parte hartzeko koordinatzeaz gain.

Azken finean, ekoizpen aurreratuaren arloan berrikuntzaren aldeko apustua areagotu egingo da, industriaren lehiakortasunari eusteko eta balio erantsi handiagoko merkatu-nitxoetan kokatzeko funtsezko elementu gisa, eta Euskadiko ekoizpen-egituran manufaktura-industria indartu egingo da.

Ekoizpenean sistema ziber-fisikoak aplikatzeak ematen duen potentzialak industria-iraultza berri bat planteatzen du; mekanizazioak (eta lurrun-makinak), elektrifikazioak eta IKTek bultzatutako aurreko iraultzen parekoa planteatu ere.

«Gure manufaktura-industriak bultzada berri hau behar du, krisiaren aurreko atzeraldi egoerari buelta emateko ez ezik, susperraldia bizkortzeko eta eszenatoki berri batean aukerak identifikatzeko eta baliatzeko», esan du Tapia sailburuak.

Horregatik, Basque Industry 4.0 estrategia Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategiarekin, 2014-2016 aldirako Industrializazio Planarekin eta 2020rako ZTBPrekin bat dator.

Euskadik Vanguard sarearen presidentetza hartuko du

Euskadik industria-politiketan lider diren Europako eskualdeez osatutako Vanguard Ekimenaren sarearen presidentetza hartuko du, bihartik aurrera.

Industria arloan garatuta dauden beste herrialde batzuek bezala –adibidez, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Erresuma Batua–, Euskadik krisiaren ondorengo egoerak planteatzen dituen erronkei erantzuteko eta arlo horretan Europako erreferentziazko eskualde gisa sendotzeko estrategia propio bat ezarriko du.

Martxan dauden politika nazional eta erregionalak aztertuta, Euskadin etorkizuneko industriari ematen ari zaion bultzadaren norabidea balioduna dela ikusten da. Agerikoa da Euskadi esparru horretako jardueren bultzadari dagokionez fase aurreratuagoan dagoela eta berariazko estrategia integral bat daukan Europako eskualde bakarretakoa dela.

Posizionamendu horri esker, Euskadik EBn garatzen ari diren ekimenen lider izateko ahalmena dauka. Izan ere, merkatu- eta teknologia-nitxo zehatz batzuetan bazkide potentzialak identifikatu daitezkeela hautematen da. Eskoziarekin batera abiatutako itsasoko haize-energiaren arloko esperientzia horren adibideetako bat da.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari preside la constitución del comité público-privado que desplegará la estrategia Basque Industry 4.0 http://t.co/Xret936pTH

  • @larrabideibai
    2015.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @euskadinnova: El Lehendakari preside la constitución del comité público-privado que desplegará la estrategia Basque Industry 4.0 http:…

  • @euskadinnova
    2015.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Basque Industry 4.0 estrategia abiatuko duen batzorde publiko-pribatuaren eraketaren buru izan da http://t.co/Glek9ZBoNa

  • @euskadinnova
    2015.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari preside la constitución del comité público-privado que desplegará la estrategia Basque Industry 4.0 http://t.co/fUJYLRxrBS

  • 2015.eko uztailak 01

    Es una interesante iniciativa que permite que todos los actores sociales y productivos sean parte de este proyecto en función de objetivos comunes a todos y todas.
    En esa línea me parece importante aprovechar este espacio para incorporar el modelo de producción limpia.
    Felicitaciones

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)