Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eukotrenek datorren azteazkenetik aurrera Gipuzkoako hiru autobus lineatako zerbitzu gehigarriak kenduko ditu

2015-06-29

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren asteazkenetik, uztailaren 1etik aurrera Ermua – Donostia (AP-8), Lekeitio – Donostia (AP-8) eta Zumaia – Donostia (AP-8 Zarauztik) lineatako lanegunetako zerbitzu gehigarriak kenduko ditu, uda garaiko eskaera txikiagora egokituz.

Zumaia – Donostia (AP-8 Zarauztik) linean, uztailaren 1etik aurrera Donostiatik  13:00, 14:00 eta 18:00etako  zerbitzu gehigarriak ez dira burutuko eta ezta Zumaiatik 15:00etakoa ere. Zerbitzu hauetan bakarrik autobus bat ibiliko da.

Ermua – Donostia (AP-8) lineari dagokionez, uztailaren 1etik Eibartik Donostiara ez dira 7:20ko zerbitzu gehigarriak burutuko eta ezta Donostiatik Eibarrera doan 14:30etako zerbitzua ere. Horrez gain, Amorebietatik Donostiara doazen 6:35eko zerbitzuak, eta Donostiatik Amorebietara doazen 14:30etako zerbitzuek ez dute EHUko geralekua burutuko.

Azkenik, Lekeitio – Donostia (AP-8) linean, Lekeitiotik 6:20ko zerbitzuek eta   Donostiatik 14:30etako zerbitzuek ez dute EHUko geralekua burutuko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko