Berriak
Eu

URAk saneamendu kolektore orokorraren tarte berri bat lizitatu du Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzean: Sukarrieta eta Lamiarango Hondakin Uren Araztegiaren artean

2015.eko ekainak 29

Uraren Euskal Agentziak (URA) — Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailera atxikia— saneamendu kolektore orokorraren tarte berri bat lizitatu du Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzean: Sukarrieta eta Lamiarango Hondakin Uren Araztegiaren (HUA) artean.

Lanoi esker, aurrera pausoa emango da ezker ertzeko herriak eta eskuin ertzeko Ajangizeko herriak Mundakako itsasadarrera isuri ohi izan dituzten hondakin-uren bilketan eta Lamiarango Hondakin Uren Araztegira bideratzean. Era berean, Sukarrietako euri-ur eta hondakin-urak kolektore nagusira bideratu ahal izango dira, Lamiaranen dagokion legez tratatu ditzaten. Azkenik, bi ekaitz-tanga erakiko dira kolektorera doazen euri-urak murrizte aldera; eta ponpatze-estazio bat eraikiko da hondakin-urak Lamiarango Hondakin Uren Araztegira helarazteko, alegia, altuera-kota ezberdintasuna dela-eta urak gorantz joatea ahalbidetzeko.

Lanok, orotara, 19.365.076,72 €-ko aurrekontua dute, eta 24  hilabete aurreikusten dira burutuak izateko.

Proiektu hau URAk eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sinatutako Lankidetzarako lan-hitzarmenaren barruan dago, saneamendu-sarea eraiki eta hondakin-urak Bermeoko Lamiarango HUAra bideratzea ahalbidetuko dituzten lanak burutze aldera adostutakoa.

Lan-hitzarmenak aurreikusten dituen lanen artean dago kolektore nagusiko eremu desberdinak eraikitzea Mundakako itsasadarreko ezker-ertzean. Zehazki, Gernika-Lumo eta Busturia arteko tartean (Muruetako hainbat auzotako hondakin-urak biltzeko bigarren mailako kolektore eta hodi biltzaile batzuk barne), Muxika Gernika tartean eta ponpaketarako beharrezko azpiegitura Sukarrietatik Lamiarango HUAraino doan tartean.

Lan-hitzarmenaren arabera: alde batetik, URAk 49.070.000€ inbertituko ditu 5 urteren buruan, 2003 geroztik Eusko Jaurlaritzak jada ordaindutako 35.000.000€-ei gehitzen zaiena; beste alde batetik, Busturialdeko Ur Partzuergoak kudeaketa plan bat zehazteko konpromisoa hartu du Busturialdeko saneamendu azpiegituren mantentze teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetze aldera; hartara, etorkizunean ur-hornidura eta hondakin-uren kudeaketarako beste administrazioen laguntza-eske jotzea ekiditeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)