Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak zabaldu ditu MEM eta TEM dirulaguntzen programetarako epeak 4 milloi euroko aurrekontua zuzenduta

2015.eko ekainak 29

Iaz 1200 merkataritza eta ostalaritza enpresa izan ziren onuradun

Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko laguntza-programak (MEC) 3.432.200 euro bideratuko ditu Euskadiko merkataritza-saltokien modernizazioa sustatzeko, berrikuntzaren bitartez, eta euren kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetuz.

Iaz, 1.106 saltoki mesedetu zituen programak; Jaurlaritzaren laguntzekin batera, 26 milioi euroko inbertsioa eragin zuten.

Enpresek balio gehien eransten dizkieten establezimenduen eta zerbitzuen erakar-ahalmena areagotzeko behar dituzten inbertsioak ere estaltzen ditu laguntzak, salbu eta lokalak eskuratzeko edota ibilgailuak erosteko direnak.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko % 15eko edo % 20ko diru-laguntzak izango dira, higiezineko inbertsioak, obra zibilak, ekipamenduak edo errotuluak diren, edo informatika-ekipamenduak, aplikazioak edo osagarriak diren, hurrenez hurren. Ekarpenak handitu daitezke, baldin eta enpresak elkartu badira, kalitate-ziurtagiriren bat lortu badute edo kudeaketa-softwarean inbertitu, langileek merkataritza-sektorearekin zerikusia duen titulu arauturen edo lanbide-ziurtagiriren bat badute, enpresa emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako entitate laguntzaile gisa aitortu badute, edota enpresa-transmisioko programaren batean parte hartu badu

Laguntzak merkataritza-jarduerako ETEentzat bideratu dira. Interesdunek uztailaren 2tik irailaren 15era arteko epea dute eskaerak aurkezteko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (Zuzenean) bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, zehaztutako edozein tokitan.

MET LAGUNTZAK

Turismo-enpresen modernizazioa eta hobekuntza laguntzeko programak, berriz, 699.396 euro bideratuko ditu kalitateko turismo-eskaintza lehiakorragoa, bezeroei eta merkatuari zuzendua, garatzeko. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ezarpena bultzatzen da, enpresek beren bezeroekin duten elkarreragina hobetzeko, bai eta negozio turistikoen eraginkortasuna ere.

Merkatuan berritzaileak diren turismo-enpresa, -zerbitzu eta produktu berriak sortzea sustatu nahi ditu laguntzak, eta/edo hainbat enpresen elkarlanaren eta baterako ekimenaren ondorioz sortutakoak; hori guztiori, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-esparruko jasangarritasun irizpideei begiratuz.

Iaz, antzeko inbertsio bat zela-medio, 126 enpresari mesedetu zien programak, eta 6.471.684 euroko inbertsioa eragin zitzaien.

Tipologia hauetakoren batean sartutako pertsona fisiko, ondasun-erkidego, sozietate zibil eta enpresek (mikroenpresa, enpresa txiki nahiz ertain) izango dute laguntzak jasotzeko aukera:

a)        Ostatu turistikoko enpresak.

b)        Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.

c)         Bidaia-agentziak.

d)        Turismo-garraioko enpresak.

e)        Turismo aktiboko enpresak.

f)          Kongresu Antolatzaile Profesionalak diren Enpresak.

g)        Gida turistikoen enpresak.

Eskabideak elektronikoki aurkez daitezke soilik, Administrazio Elektronikoaren 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, betez (EHAA, 50. zk, 2012ko martxoaren 9koa). Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (erdaraz)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskaraz)

Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: https://www.euskadi.net/misgestiones.

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 11tik abuztuaren 11ra bitartekoa da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ODCBuruntzaldea
    2015.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    ¿Has renovado tu negocio? ¿Has comprado tecnología? Valora las ayudas MEC de #EJGV. Hasta 15/09 [+INFO] http://t.co/VJTxO8999X #retail

  • @ODCBuruntzaldea
    2015.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    Dendan aldaketak egin dituzu? Teknologia berria erosi agian? Balora ezazu #EJGV-ko MEM diru-laguntzak. [INFO] http://t.co/VJTxO8999X #dendak

  • @LAURAKBAT
    2015.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak zabaldu ditu MEM eta TEM dirulaguntzen programetarako epeak 4 milloi... http://t.co/JfrClpcauC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)