Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomiaren Garapena eta Kultura sailburuek Euskadiren turismo sustapen ekintzak inauguratu dituzte Málagan

2015.eko ekainak 29

Estropadetako Euskadi Basque Country III. Bandera dela-eta

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Kultura eta Kiroletako sailburuek, Arantxa Tapiak eta Cristina Uriartek, Euskadiren turismoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzak-Basquetour-ek Málaga hirian martxan jarritako ekintzak inauguratu dituzte, bertan ospatuko baita bihar, igandea, estropadetako Euskadi-Basque Country III Bandera.

Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako eta Basquetour-eko turismo eta kultura ordezkariek, Euskadiko udal eta foru erakundeetako ordezkariek eta Malagako Udaleko ordezkariek ere parte hartu dute.

Málaga hiriak euskal kultura eta basque style-ren erakusketa txiki batetaz gozatu ahal izan du gainezka zegoen Constitución plazan, izan ere, horixe da Euskadiren turismoa sustatzeko ardats nagusia. Mieltxo Saralegik eta bere aizkolari eta harrijasotzaile taldeak jendea animatu eta harritu egin dute erakutsitako trebeziarekin. Era berean, “Aukeran” taldeak euskal eta andaluziar dantzen fusioa eskaini dute eta oso gustora hartu ditu bertan bildutako publikoak.

Ekitaldi hauek asteburuan zehar hiriaren erdiguneko toki ezberdinetan eta kaian, la Malagueta hondartzatik gertu, han ospatuko baita bihar estropadetako lehiaketa ACTren San Miguel Ligari hasiera emango diona.

Aurretiaz, ostegun iluntzean, Picasso Museoak Euskadi jomugari buruzko aurkezpena egin zen Málaga eta Andaluziako touroperatzaile talde aukeratu bati zuzendua, hauek gure turismo eskaintza merkaturatzen animatu daitezen. Aurkezpena, Bokadok prestatutako euskal gastronomiaren dastaketa zaindu eta anitza batekin bukatu zen, hau da eta, Euskadi jomuga bezala munduan kokatzeko dugun beste zutabeetariko bat.

Atzo, ostirala, “Surfing Euskadi” produktua eta “Euskaloha” deitutakoa, hau da Euskadik turismo atal honetan duen eskaintza ezin hobea, aurkeztu zitzaien Malagako eta inguruetako hogeitahamar bat denda, zale eta surf talderi VANS erdi-guneko dendan, eta ondoren surf eta Euskal Kostaldeari buruzko “Home coming” pelikula eskaini zen kaian, non Euskadi eta surf produktuari buruzko informazio puntu bat kokatu den.

Azkenik, ostiral gabean ere, 9etatik hasita, basque style deitutakoaren beste erakusketa bat eskaini zen hiriaren erdiko kaleetatik egindako “triki poteo” batekin, eta hemen trikitixa eta euskal herri kantak izan ziren protagonistak.

Bihar, igandea, bukatuko dira sustapen ekintzak Andaluzian, azken urteotan hazkunde nabarmena erakutsi duen merkatua eta euskal turismoarentzat lehentasuneko merkatuen artean bostgarren postuan dagoena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)