Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gobernuaren nahia laneko segurtasuna eta osasuna euskal enpresen bikaintasunaren ezaugarri bereizgarri bihurtzea da

2015.eko uztailak 01

2014. urteari dagokion laneko istripuen aurkezpen ekitaldian Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak, Angel Toñak, nabarmendu egin du “2014. urtean azken hamabost urteetako beherazko joera egonkortasun aldi batean” sartu dela. Dena den, errealitate honekiko “konformismo eta autokonplazentziarik ez dagoela” zehaztu du. Sailburuak Euskadiko laneko segurtasunean eta osasunean aurrera egiteko erronka onartu du euskal enpresen bikaintasunaren ezaugarri bereizgarri bihurtu arte.

Izaskun Urienek, OSALANeko zuzendari nagusiak bere aldetik, azpimarratu egin du laneko istripuak eta gaixotasunak ez gertatzeko gure egin behar dugula “lan ingurune osasungarria bizitza osasungarrirako osagai moduan”. Horretarako Osalaneko zuzendari nagusiak nabarmendu egin du “hitzartutako politika proaktiboetan oinarritzeko beharra, 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia egiterakoan lortu zena”. Honi esker “ekonomia ziklo berriari aurrea hartu nahi zaio, eta baita sektore guztietako berrikuntza ereduei ere, modu horretan, laneko segurtasuna eta osasuna euskal enpresen bikaintasunaren ezaugarri izan daitezen”

 

LANEKO ISTRIPUAK

2014an, lanaldian gertatutako eta lan-agintaritzari jakinarazitako bajadun lan-istripuen kopuru osoa 24.602 izan zen. 2013an 24.318 istripu izan ziren. Bajadun 284 istripu gehiago izan ziren lanaldian eta hortaz, %1 igo da kopurua 2013arekin alderatuta. Arabako lurraldean izandako istripuen hazkundeari zor zaio igoera, Bizkaian eta Gipuzkoan zifrak aurreko urtekoaren antzekoak izan baitira. Inzidentzia-tasa, bere aldetik, apur bat igo da, 35,28tik, 35,65ra; istripua jazo duten bajadun langileak 1000 langileko.

“In itinere” hau da laneko joan etorrietan jazotako bajadun istripuen kopuru osoa 3.225ekoa da; aurreko urtean baino 84 gutxiago. Inzidentzia-tasa jaitsi egiten da 4,80tik 4,67ra 2014an.

2014an  lesio mailaren arabera sailkatutako lanaldiko bajadun istripuen kopurua honelakoa izan zen: 24.440 arinak, 134 larriak eta 28 hilgarri. %1 igo da istripu arinen kopurua, eta %12 hilgarriena eta %4 jaitsi da larriena.

Lanaldian jazotako istripuen jaitsiera eraikuntza sektorean gertatu da bakarrik (-1%), gainontzeko hiru sektoreetan igo egin da. Igoera biziena lehen sektorean gertatu da (+%15) eta modu arinean industrian (+%2) eta zerbitzuetan (+%0,4). Lehen sektoreko igoera Araban eta Bizkaian gertatu da, eta Gipuzkoan jaitsi egin da. Industrian, eraikuntzan eta zerbitzu sektorean igoera handiagoa izan da Araban.

Enpresaren kontratazio motari erreparatuta, lanaldian istripua jasan duten langileen %69 eta “in itinere” istripua izan dutenen %73,6 enpresa nagusiaren langile zuzenak ziren. Kontraten langileak dira lanaldian istripua izan duten langileen %8 eta aldi baterako enpresenak %1,9.

 

LANEKO GAIXOTASUNAK

Bajarik gabeko gaixotasunak jaitsi egin dira eta %6 hazi dira bajadun laneko gaixotasunak. Baja agindua askoz maizago gertatu da gaixotasunaren ondorengo aldietan lehenengo aldietan baino. Gipuzkoako industria sektoreko enpresak dira jakinarazpen inzidentzia tasa handiena izan dutenak. Larrienetan –laneko baja behar izan dutenak- inzidentzia altuagoa da Bizkaiako industria sektoreko enpresetan.

Laneko gaixotasun berrietan inzidentzia-tasa altuena duten produkzio aktibitateak hauexek, hurrenez hurren: “egur eta kortxo industria”, “metalurgia” “produktu metalikoen ekoizpena, makinak eta ekipoak salbu”, “hondakinak jaso, tratatu eta deuseztu”, “ekipo elektrikoen ekoizpena” eta “enpleguarekin harremana duten aktibitateak”.

Belarriko lan patologiak gutxitu egin dira (zaratak eragindako hipoakusiak) eta gora egin dute muskulu eta tendoietako gaitzek. Infekzioak eragindako gaixotasunek modu ezohikoan egin dute gora, Bizkaiako hondakinen tratamendurako instalazio batean Q sukarrak eragindako zoonosi agerraldiak eraginda.

Lanaldian gertatutako lan istripuetan zaintiratuak, bihurrituak eta trokatzeak dira sarrien gertatzen direnak. Istripuen %39,7an geratu da. %16,3 azaleko lesioak dira eta %10,8 zauri irekiak.

 

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)