Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak enpresetan praktikaldiak deituko ditu IVAPek hirigintza arloan emandako prestakuntza-ikastarooak gainditu dituzten ikasleentzat

2015.eko ekainak 29

 

  • Hamar bat ikaslek enpresetan 300 orduko praktikaldia egingo dute, 2014-2015 prestakuntza-ikasturtean hartutako ezagutzak finkatzeko.
  • IVAPek 20.000 euro inbertituko ditu ikasleei prestakuntza praktikoa emateko, hirigintzako lan-jarduna zuzenean ezagutu dezaten hala.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak uztailaren batean argitaratuko du 2014-2015 ikasturteko Hirigintza Ikastaroen barruan erakundeetan eta/edo enpresetan praktikak egiteko deialdia. Hain zuzen, IVAPen mendekoa den Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Eskolak antolatu zuen ikastaroa. Praktikaldiak 300 orduko iraupena izango dute, eta esandako ikastaroa gainditu duten ikasleek izango dute praktikak egiteko aukera, baldin eta ez badute urte batetik gorako lan-eskarmentua hirigintza-arloan.

Deialdiaren bitartez, zera nahi du lortu IVAPek: hirigintzako ikastaroetan alor horri dagokionez hartutako ezagutzak aplikatzea sustatzea, eta esparru publikoko hirigintza-jarduna zuzenean ezagutzeko aukera ematea ikasleei.

IVAPek 20.000 euro jarriko ditu, praktikaldietako joan-etorriak ikasleei eragindako kostuak diruz laguntzeko eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko. Ikasle interesdunek 31 egun dituzte eskaera egiteko, honako gune hauetan: Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Bilboko Eskolan (Errekalde zumarkalea 18, 1.), IVAPeko egoitzetan, eta ZUZENEAN - herritarrentzako zerbitzuan.

LAU DIRU-LAGUNTZA 2015-2016 IKASTURTERAKO

Horrez gainera, bihar, gobernu-kontseiluak bide emango dio 2015-2016eko hirigintza-ikasturterako deialdiari; lau diru-laguntza esleituko dira, lau ikaslek matrikularen % 100 finantzatzeko aukera izan dezaten datorren urtean. Guztira, Jaurlaritzak 11.120 euro bideratuko ditu ikasketa profesional horiek diruz laguntzeko.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratutakoan irekiko da, eta datorren abuztuaren 20ra arte egongo da zabalik. Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Bilboko Eskolan, IVAPeko egoitzetan, eta ZUZENEAN - herritarrentzako zerbitzuan izapidetu daitezke eskabideok.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)