Berriak Lehendakaritza
Eu

Europaren aitortza esanguratsua Lanbide Heziketako IV. Euskal Planari

2015.eko ekainak 28

 

Lanbide heziketaren alorreko europar arduradunak, urtero bezala, ”Ikaskuntzarako Europar Aliantzaren” esparruan elkartu dira, Europako Enplegurako Komisario Marianne Thyssen topaketaren presidentea izanik. Bertan, Europar Batasunak euskal lanbide heziketaren balioa aitortu du, eta baita eskualdeek lanbide heziketaren eta ikaskuntzaren alorrean dituzten eskumenak ere. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaritzaren lankidetza sendoarekin, Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzarekin lan egin eta kolaboratu du eskualde-dimentsioa europar estrategiaren baitan indartzeko, lanbide heziketaren eta ikaskuntzaren alorrean. Lankidetza hori Sailburuordetzak eta  Euskadiren EBko Ordezkaritzak abian jarri duten lan-esparruan sartzen da, alegia, euskal Lanbide Heziketaren internazionalizaziora eta europar posizionamendura zuzendutako lan-esparruaren baitan.

Europar seihilekoaren agendaren baitan, eta “Ikaskuntzarako Europar Aliantza” deritzan ekimenaren esparruan, Europako Batzordeak azpimarratu eta aitortu ditu, europar jardunbide egokitzat hartuta, Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana eta Lanbide Heziketaren euskal Nazioarteko Campusa, eskualdeen rola azpimarratzeaz batera. Europar Aliantzak aurkeztutako “Good for Youth – Good for Business” izeneko europar txostenean, Europako Batzordeak Lanbide Heziketako Euskal Plana nabarmendu du, hau da, Eusko Jaularitzak abian jarri duen plana, helburu hauei begira: euskal lanbide heziketaren espezializazioa, lehiakortasuna eta internazionalizazioa bultzatzea, euskal enpresa-sektorearen lehiakortasuna sostengatzea, eta gazteen sen ekintzailea eta laneratze-ekimenak bultzatzea. Gisa berean, txosten horretan, Europar Batzordeak eskualde- eta lurralde-dimentsioa azpimarratu du, lehiakortasuna lortzeari begira eta lan-merkatuaren beharrei erantzun diezaieketen lanbide heziketa eta ikaskuntza bultzatzeari begira. Hain zuzen ere, hori da Eusko Jaurlaritzak defendatu duen alderdi bat.

Ekitaldian, gainera, EARLALL europar sarea Aliantzan integratu zen modu formalean. Euskadik sare horren presidentzia izan du iaztik.

 

Euskadi, Ikaskuntzarako Europar Aliantzaren kidea

Iaztik, Euskadi Ikaskuntzarako Europar Aliantzaren kidea da (EAfA –European Alliance for Apprenticeships). Aliantza hori Europar Batzordearen ekimen garrantzitsuenetako bat da, eta helburutzat hartzen du enpresa, gizarte-eragile eta instituzioen lan bateratua bultzatzea, lanbide heziketa eta ikaskuntza bultzatzeko eta, horren bidez, langabeziaren aurka borrokatzeko. Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusio Zuzendaritza Nagusiak elkarrekin koordinatuta, haren partaideak enpresa-sareak, Merkataritza Ganberak eta prestakuntza edo enpleguaren alorreko europar plataformak dira. Euskadi izan zen Aliantzan parte hartzera gonbidatu zuten lehenengo europar eskualdea.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HETELFP
    2015.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Destacado reconocimiento europeo al IV Plan Vasco de la Formación Profesional http://t.co/iVlaLOaTXg @EU_Social @FPeuskadi …

  • @fpindustrial
    2015.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Destacado reconocimiento europeo al IV Plan Vasco de la Formación Profesional http://t.co/s6fSxjmt9D

  • @nazaretzentroa
    2015.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Destacado reconocimiento europeo al IV Plan Vasco de la Formación Profesional http://t.co/iVlaLOaTXg @EU_Social @FPeuskadi …

  • @Innobasque
    2015.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Destacado reconocimiento europeo al IV Plan Vasco de la Formación Profesional http://t.co/iVlaLOaTXg @EU_Social @FPeuskadi @HETELFP

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Destacado reconocimiento europeo al IV Plan Vasco de la Formación Profesional http://t.co/DbJROBnpHd

Komunikabideek behera kargatzeko