Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek asteburu honetan Donostiatik autobusen zirkulazioa aldatuko du

2015-06-26

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean eta igandean, ekainaren 27an eta 28an, Donostian autobusen zirkulazioa aldatuko du “DONOSTIAKO TRIATLOA MEMORIAL ONDITZ” probaren ospakizuna dela eta.

Probaren ospakizunak Saihesbidetik Donostia – Ermua eta Donostia – Zumaia lineatako zirkulazioak desbideratzea behartzen du, soil-soilik ondorengo ordutegietan:

• Larunbata ekainak 27: Donostiatik 15:00etan eta 16:00etan irteten direnetan.

• Igandea ekainak 28: Donostiatik 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean irteten direnetan.

Adierazitako zirkulazioetan, ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu.

Donostiarako sarreretan ez dira aldaketak sartuko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko