Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalanek Bordelen azaldu du arrisku psikosozialen prebentzioan duen esperientzia

2015.eko ekainak 26

Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari nagusiak eman du arrisku psikosozialei eskainitako jardunaldiaren hasiera hitzaldia gaur Bordelen; Osalaneko teknikoek parte hartuko dute bertan. Akitaniako Laneko Medikuntzaren Elkarteak eta Laneko Medikuntzaren Euskal Elkarteak batera antolatzen duten seigarren jardunaldia da hau,  2006an Bilbon sinatu zuten elkarlan akordioaren ondotik.

Bere jardunean, Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari nagusiak partehartzean oinarria duen enpresa eredu osasungarri eta konpetitiboaren alde egin du. “Horretarako, enpresentzako berebiziko garrantzia du prebentzioa etenik gabeko hobekuntza prozesuetan sartzeak” azpimarratu du Urienek.

“Era berean, osasunaren ikuspuntu oso batetik begiratuta, pertsonaren ongizatea eta bizitza osasungarria lagunduko duen lan ingurune osasungarria izatea, ezinbesteko osagaia da, izan ere, pertsonak baitira prebentzio arloan lan ardatz nagusia” gaineratu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Departamentuaren menpe dagoen Prebentzio Erakundearen zuzendariak. Bide horretan, Osalanek laneko arriskuen prebentzioa gizarte osoak barneratu dezan lan egiten du.

Jardunaldian, Osalaneko Rafael Calvo del Rio Arabako lurralde zentroko arduradunak eta Maite Gómez Etxebarria prebentzio teknikariak azaldu dituzte Osalanek arrisku psikosozialen arloan egindako lanak eta aurrera begira zabalik dituen lan ildoak.

 

Arrisku Psikosozialak

Orohar, ezagutza eskasa da arrisku psikosozialak zer diren eta hauek prebenitzeko dauden tresnei dagokienean. 2012an OSALANek egindako arrisku psikosozialen ikerketa lanak agerian utzi zuen esparru honetan prebentzio jarduera gutxi egin dela, diziplina horren prebentzioan esku hartzen duten eragileen artean ez jakintasun handia dagoela eta lan munduan sentsibilizazio eskasa izan dela.

Gabezia hauek guztiek agerian uzten dute diziplina honen prebentzioan ezagutza sustatzeko beharra. Lan honetan Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Erakundeak "Arrisku psikosozialen eta antolamendukoen hastapenak" gidaliburuarekin hasi zuen bidea 2013.urtean eta ondoren jarraipena ematen dio prebentzio ordezkariei zuzendutako Arrisku Psikosozialen Prebentziorako gidaliburuarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)