Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadi Basque Country III. Bandera dela-eta, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Malagan turismo jomuga moduan sustatzeko gaurtik hasita burutuko dituen ekintzak eman ditu ezagutzera hiri andaluziarrean

2015-06-25
  • Jomugaren aurkezpenak touroperatzaile andaluziarrei eta herritarrei zuzendutako kaleko ekintzak izango dira nagusi hirian ekainaren 25, 26, 27 eta 28an.

Aurten, Malagan, hilaren 28an ospatuko den III. Euskadi Basque Country Bandera Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-en bidez, merkatu andaluziarrean antolatuko dituen sustapen-ekintzen amaiera izango da, 2008-2013 tartean %45,2ko hazkundea izan duen merkatuan, estatuko turismoak eta atzerrikoak izandakoaren gainetik (%5,1 eta %30,3 hurrenez hurren) hain zuzen ere. Andaluzia Euskadirentzat estatuko 3. merkaturik garrantzitsuena da, Madril eta Kataluniaren ostean.

Kirol ekitaldia, Euskaditik kanpo San Miguel estropaden Txapelketari hasiera ematen diona lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da eta modu honetara Malagako herritarrentzat eta bertan dauden bisitarientzat jomuga hobeto ezagu dezaten erreklamu bihurtzen da, gaur hasiko den ekintza-egitarauari esker. Gaur, hilak 25, Picasso Museoan touroperatzaile andaluziarrentzako jomugaren aurkezpen bat egingo da eta bihar ostirala, hilak 26, Surfing Euskadi produktuaren aurkezpena Vans Shop Málaga dendan.

Malagako erdi gunean eta kaian, estropada izango den Malaguetatik hurbil, ospatuko diren ekintzetan Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburua, Arantxa Tapia; Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza; Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia; Basquetour agentziako zuzendaria, Arantza Madariaga, eta Euskadi eta Malagako erakunde ezberdinetako ordezkariak egongo dira. Musika, dantza, herri-kirolak eta surf ekintzak, eta baita turismo informazio puntuak izango dira protagonista nagusiak egun hauetan hiriburu andaluziarraren kaleetan.

Ekintzen berri eta estropadan parte hartuko duten taldeen zozketa Malagako udaletxean eman du gaur Itziar Epalza, Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, ACT eta San Miguel-eko ordezkariekin batera. Aurkezpenean Malagako udaleko ordezkariak ere izan dira.

Basquetour-Eusko Jaurlaritzak ACTren eskutik, beste behin bultzatuko du kirol ekitaldi hau, bi urtetan jarraian, beste merkatu garrantzitsu baten, Bartzelonan, izan ondoren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Representantes turísticos de Euskadi y Málaga