Berriak

Kirola eta berdintasunaren erronka berriez aritu dira gaur Bilbon

2015-06-25

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Kirolaren Euskal Eskolak eta Emakundek, Berdintasuna kirolean: erronka berriak” jardunaldia ospatu dute gaur Bilbon. Hemen programa.

Emakunderen idazkari nagusi Ana Alberdi eta Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redondoren aurkezpenen ondoren, hainbat ertzetatik heldu zaio gaiari jardunaldian. Besteak beste, kirola eta genero-rolak (Matilde Fontecha adituaren eskutik), emakumezkoen kirola prentsan (Laura Arpónen eskutik) edo goi mailako kirolaria eta amatasuna (Naiara Gómez hizlari) izan dira hitzaldi eta solasaldietan jorratu diren gaietako batzuk. Era berean, kiroleko berdintasun gaietan aditu Ainhoa Azurmendik Kirolean Emakumeen Kontrako Sexu-Jazarpena eta Abusuak Prebenitzeko Gida” aurkeztu du. 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Alberdi