Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek eta Transports64 enpresek PASSEUSK titulua atera dute, titulu berri hau Lasarte eta Baiona arteko tren-bus konbinatua da

2015.eko ekainak 25

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Akitaniako Lurraldeko Pirinio Atlantikoen Departamenduarekin akordio bat lortu du Tren-Bus titulu konbinatu sortzeko, PASSEUSK deritzona, titulu horrekin Topoko lineako edozein geltokitik bidaiatu ahal izango da (Lasarte – Donostia – Hendaia), Transports64 autobusen enpresarekin konbinazioan, betiere prezio murriztu batean.

Asteazkenetik, uztailaren 1etik aurrera, PASSEUSK titulua 5 euroko prezio bakarrean erabili ahal izango da (5 urte baino txikiagoentzako doan). Titulu horrek Topoko geltoki baten eta 816 eta Transports64 enpresako Euskadi Express Hendaye – Bayonne (Urrugne, Ciboure, Saint-Jean-De-Luz, Guethary, Bidart, Biarritz, Anglet eta Baiona) autobusen lineatako edozein geralekuen artean tren-busean joan-etorriko joan-etorria burutzeko eskubidea ematen du.

Ibilbide biak burutzeko gehiengo denbora titulua erosi eta hurrengo eguneko 23:59an bukatzen da. Topoan joan-etorria hasten duten pertsonek titulu berri hau Euskotreneko geltokietako salmenta automatikoetako makinetan erosi ahal izango dute. Transports64 enpresako autobusarekin konbinazioa Hendaian astelehenetik igandera arte burutu ahal izango da (Transports64 enpresako 816 Linea), edo Irun Colonen larunbatetan eta igandeetan (Euskadi Express de Transports64 enpresako 816 linea). Autobusera sartzean, bai joanean bai etortzean, erabiltzaileek titulua gidariari erakutsi beharko diote, gero honek paperean doako titulua emango die eta titulu hori bidaia bukatu arte gorde beharko dute.

Transfermuga proiektuaren barruan, Akitania-Euskadi Eurolurraldeak bultzatuta, muga arteko joan-etorriak hobetzeko zenbait neurri egokitu dira. Ekimen mota honek ere bere eragin adierazgarria izan dezake “Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua” ekitaldiaren ospakizunaren barruan.

Urrats garrantzitsu bat izan da www.transfermuga.eu atarian mugan zeharkako zerbitzuetako erabiltzaileei zuzendutako informazio guztia sartzea.  Ekitaldi honetan, hiritarrek mugan zeharkako joan-etorriak burutzeko zenbait aukera zituztela egiaztatu ondoren, plataforma berean eskaintzen apurka-apurka sartzen joan da, hedapen handiagoa emateko.

Atari bat jaiotzen da informazio asmo batekin eta datuak hiru hizkuntzatan emanda: euskara, gaztelania eta frantsesa. Egungo ikuspuntutik, www.transfermuga.eu web guneak egun dauden eskaintza guztiei buruz lehen mailako informazioa errazten du (tarifak, ordutegiak, planoak, etab.) eta egun dauden web orrialdeetara lotura bat, zehatzagoa den informazioa lortzeko aukerarekin.

Orain, datorren uztailaren 1etik aurrera, Transports64 enpresak (Pirinio Atlantikoko batzorde Orokorrak kudeatutako autobusen hiriarteko sarea) eta Euskotrenek 816 eta Transports64 enpresako Express Euskadiko 816 Lineatako eta Euskotreneko Topoaren Lineako erabiltzaileei, oso erakargarria den titulu konbinatu bat eskainiko zaie 5 eurotan joan-etorria (gaur egun, joan-etorri horrek 9 euro balio ditu). Titulu berri hau posible da Pirinio Atlantikoko Departamenduaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren arteko lankidetzari esker.

Erabiltzaileek informazio gehiago izango dute ondorengo web orrialdeetan: www.euskotren.eus www.transports64.fr edo www.transfermuga.eu eta baita telefono honetan 902 543 210.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @juanan
    2015.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Gran iniciativa: PASSEUSK, billete único para ir en transporte público de Donostia a Baiona http://t.co/triB4HxW4O

  • @gananzia
    2015.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Gran iniciativa: PASSEUSK, billete único para ir en transporte público de Donostia a Baiona http://t.co/triB4HxW4O

Komunikabideek behera kargatzeko