Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriartek harrera egin die Skills 2015 txapelketan Euskadi ordezkatu duten Lanbide Heziketako ikasleei

2015.eko ekainak 24

Hiru ikaslek abuztuan Brasilen burutuko den munduko txapelketan parte hartuko dute

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak harrera egin die gaur arratsaldez, joan zen maiatzaren 6,7 eta 8an Madrilen burutu ziren Skills 2015 txapelketan parte hartu zuten Lanbide Heziketako euskal ikasleei. Skills txapelketak  WorldSkills International eta WorldSkills Europe elkarteek antolatzen dituzte. Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduriko trebezia-lehiaketa hauek, ikasketa mota horien dibulgaziorako tresna baliagarria dira. Baina gainera, txapelketa hauek ikasle, irakasle eta enpresentzako pizgarri ere izan nahi dute, eta aldi berean sektore produktiboen kalitateaz eta berrikuntzaz debatea sortarazteko foroa.

Harrerara etorri diren 14 ikasleen artean, aurtengo Skills txapelketan urrezko eta zilarrezko dominak lortu dituzten ikasleak zeuden:

-Iker Rodriguez, Andoaingo La Salle- Berrozpe ikastetxekoak, urrezko domina eskuratu zuen CAD Diseinu mekanikoa atalean.

-Lierni Osak, Zarauzko Monte Albertia ikastetxekoak, urrea Estetika arloan.

- Elgoibarko IMH institutuko Jon Lopeirak ere urrea ekarri zuen Euskadira, CNC Torneaketa-fresaketa modalitatean.

-Iker Guillamon eta Andoni Frutosek osatutako bikoteak azkenik (biak Berharako Miguel Altuna Institutuko ikasleak), zilarra eskuratu zuen Mekatronikan.  

Urrea eskuratu hiru ikasleak, nor bere modalitatean, Brasilen izango dira abuztuan, WorldSkills txapelketan lehian.

Sailburuak, ziurtagiriak banatu eta zorionak eman dizkie ikasle guztiei, eta domina horiek euskal Lanbide Heziketaren emaitza onen erakusle direla azaldu du, gazteekin izan duen solasaldian. “Gure izen ona behar den mailan jarri duzue”, azpimarratu du. Irakasleak ere mintzagai izan ditu Cristina Uriartek, eta hauek egin duten lana goraipatu du.

Aurten, honako euskal ikastetxe hauek hartu dute parte Skills 2015 txapelketan.

Easo Politekikoa.

Don Bosco GLHBI

Monte Albertia BHI

Meka GLHBI

IMH- Makina Erreminta Institutua

Miguel Altuna GLHBI

Tolosaldea GLHBI

La Salle-Berrozpe Ikastetxea

Galdakaoko Ostalaritza Eskola

 Leioako Ostalaritza Eskola

Hnos. Larrinaga zentroa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)