Berriak Osasuna
Eu

Uztailaren 1etik aurrera, Eusko Jaurlaritzak haur guztientzat sartuko du Neumokokoaren txertoa

2015.eko ekainak 25

Uztailaren 1etik aurrera, Osakidetzako osasun-etxeetan, neumokokoaren txertoa jasoko dute haurrek, 2 hilabete betetzen dituztenean.

2015eko urtarrilaren 1aren eta apirilaren 30aren artean jaiotako haurren estaldurari dagokionez, sailburuak hau adierazi du: «2015ean jaiotako guztiei eskainiko zaie txertoa, bizitzaren lehen urtean bi dosi jarri arte, betiere, aintzat harturik zenbat dosi jaso dituzten aldez aurretik».

Txertoaren 100.000 dosi erostek 2015ean 2,5 milioi euro inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek gaur goizean aurreratu duenez, uztailaren 1etik aurrera, haurren txerto-egutegian sartuko da neumokokoaren txertoa. Miren Dorronsororekin, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarekin, eta Itziar Astigarragarekin, Euskadiko Txertaketa Batzorde Aholkulariko zuzendariarekin egin du iragarpena. Osasuneko sailburuak adierazi du neurri hori urte hasieran (Euskadiko Txertaketa Batzorde Aholkulariko adituen aholkuei jarraiki) iragarritako txertaketa-jarraibideen barruan kokatzen dela.

Hala, sailburuak iragarri duenez, maiatzaren 1etik aurrera jaiotako haurrek neumokoko-txertoaren lehen dosia jasoko dute uztailaren 1etik aurrera, 2 hilabete betetzen dituztenean, Osakidetzako osasun-etxeetan. 2015eko urtarrilean onartutako txertaketa-egutegiari jarraiki, 3 dosikoa izango da Euskadiko txertaketa eredua: haurrek 2, 4 eta 12 hilabete dituztenean.

2015eko urtarrilaren 1aren eta apirilaren 30aren artean jaiotako haurrei dagokienez, sailburuak jakinarazi du «Osakidetzaren osasun-etxeetan, 2015ean jaiotako guztiei eskainiko zaiela txertoa, bizitzaren lehen urtean, eta bi dosi osatu arte, kontuan hartuta, betiere, zenbat dosi jaso dituzten aurretik». Gainera, Darponék esan duenez, «2015ean jaiotako guztiek hirugarren dosi bat jasoko dute 12 hilabete betetzen dituztenean, ezarritako txertaketa-eredua betetzeko».

«Gobernuak uste osoa du ekitatean, bai eta txertoa tresna eraginkor eta segurua dela ere, eta merezi duela horretan inbertitzea» adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Horregatik, 2015ean 2,5 milioi euro gehigarri bideratuko ditu neumokokoaren txertoa erostera. Izan ere, uste dugu osasun-inbertsio ona direla txertoak eta, horregatik, txertaketa-egutegia indartzen, eguneratzen eta berrikusten jarraituko dugu... Euskadiko Batzorde Aholkulariaren laguntzaz, noski».

Euskadik beti izan du txerto-politika aktibo eta berritzailea, eta, gaur egun, txertaketa-estaldura onenetarikoa du, hala estatu-mailan nola Europa-mailan: %90etik gora, eta baita %96tik gora ere, txerto garrantzitsuenei dagokienez, esaterako, Difteria-Tetanoa-tosferina-Poliomelitia- Heamophillus influenzae b edo Hepatitis Bari. Estaldura zabalak eragina du herritarren osasunean, txertoa duten gaixotasun gehienek intzidentzia eskasa baitute Euskadin.

«Gure ustez, gizarte- eta osasun-justiziako elementua dira txertoak; horregatik, Osasun Sailak txertaketa-egutegi egokiaren aldeko apustua egiten jarraituko du, gaixotasunak saihesteko eta ekitatea bermatzeko» azpimarratu du Jon Darpon Sailburuak                                                          

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 25ean

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VArechavala
    2015.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @biocrucesHRI: El Gobierno Vasco incluirá la vacuna del Neumococo para todos los niños vascos y vascas a partir del 1 de julio
    http://t.…

  • @biocrucesHRI
    2015.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco incluirá la vacuna del Neumococo para todos los niños vascos y vascas a partir del 1 de julio
    http://t.co/egtSI0ipbG

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco incluirá la vacuna del Neumococo para todos los niños vascos y vascas a partir del 1 de julio http://t.co/ASH42Qvz0L

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    Uztailaren 1etik aurrera, Eusko Jaurlaritzak haur guztientzat sartuko du Neumokokoaren txertoa http://t.co/W5ZP9Cy5AI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Itziar Astigarraga, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariko zuzendaria/ Presidenta del Consejo Asesor de Vacunaciones de Euskadi