Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Gaztenek programaren azken emaitzen aurkezpena

2010.eko uztailak 14

Programa mota honek Eusko Jaurlaritzarentzat duen garrantzia azpimarratu du Pilar Unzalu sailburuak

Nekazari gazteei gazteenei ematen zaien Gaztenek sarien banaketan izan da gaur goizean Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua Donostian.

Halaber, Gaztenek Gazteentzako Nekazaritza Programaren 2009ko datuen aurkezpena eta balorazioa egin dute.

Programa mota honek Eusko Jaurlaritzarentzat duen garrantzia azpimarratu du Pilar Unzalu sailburuak. Gaztenek Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien artean sustatutako plan bat da, nekazaritza ustiapenak gaztetzeko, izan ere, bizigarriak behar dituzte, sailburuak azaldutakoaren arabera.

Horrela, Unzaluk nabarmendu du gazteak nekazaritza munduan sartzeak ustiapenen jasangarritasunean aurrera egitea sustatzen duela. 

2009ko datuen balorazioa 

Gazteentzako Nekazaritza Planaren (Gaztenek) azkeneko edizioan 65 proiektu aurkeztu ziren guztira, 70 ekintzailek proposatuta. Ohi bezala, programan parte hartzera animatu ziren gehienak gizonezkoak ziren, zehazki 50 (%71); eta emakumeak, berriz, 20 (%29). 

Datu positiboa da igoera progresiboa antzematen ari dela lehenengo sektorean barneratzen diren emakume kopuruan, Euskadiko nekazaritza sektorearen ekoizpen-ehuna gaztetzen ari baita azken urteotan. Horrez gain, emakumezkoen presentzia eta garrantzia areagotzen lagundu du, neurri handi batean, titulartasun partekatuaren figura arautu izanak, emakume askori titular bilakatzeko aukera eman baitzaio. 

Horrela, krisiaren eraginez 2009an aurkeztutako proiektu kopuruak aurreko edizioarekin alderatuz behera egin badu ere, 86k parte hartu baitzuten, emakumeen partaidetza maila antzera mantendu da, soilik sei emakume gutxiagorekin. 

Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek Itsasmendikoiren (IMK) bitartez bultzatzen duten Gaztenek programak, beste hainbat ekimenekin batera, belaunaldi aldaketa errazten du, helburu baitu nekazari gazteak nekazal sektorean barneratu eta mantendu daitezen lortzeko neurriak bultzatzea. 

Gaztenek 2009 sariak 

Abeltzaintzaren azpisektorera zuzendutako proiektuak garatu dituzten hiru gazte izan dira Gaztenek lehiaketako irabazleak. Sariketa hirugarren urtez antolatu du Itsasmendikoik ezarpen faseko tutorizazioa jaso ostean arrakastarekin finkatu diren proiektuen bultzatzaileak aintzatesteko. Sariak emateko garaian kontuan izaten dira: alderdi berritzaileak, negozioen arrakasta, beste enpresekin -nekazal arlokoak edo bestelakoak- sinergiak sortzeko duten ahalmena eta ingurumen jasangarritasuna. 

Aurten, sarituak izango dira (pertsona bat lurralde historiko bakoitzeko): Aitor Ruiz de Loizaga (Araba), Aser Astorgano Martín (Bizkaia) eta Iñigo Usandizaga Izagirre (Gipuzkoa). Bestalde, Itziar Zubizarretak jasoko du Itsasmendikoiko Ekintzaileen Lehiaketako bosgarren edizioko saria, IMK zentroetako ikasleek burututako enpresa-plan onenei ematen zaiena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu