Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/06/26)

2015.eko ekainak 26

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erantzuna eman diete legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran eginiko galderei eta interpelazioei.

1. Eusko Abertzaleak legebiltzar-taldeko Iñigo Iturrate Ibarra jaunak lehendakariari Bake eta Bizikidetza planari buruz egindako galdera.

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi du, Bake eta Bizikidetza Plana betetzekoa, legegintzaldia amaitu arteko ildo nagusiak gogora ekarriz.

Hala, azaldu du Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuari agindutako mehatxuaren gaineko txostena eta Ertzaintzaren gaineko txostena urtea amaitu aurretik osatuko direla. Biktimen politika publikoen esparruan, Gobernu Kontseiluak urrian onartuko du Batera agiria. Ekainaren 5ean egindako terrorismoaren biktimen eta gizartearen gaineko ekitaldiari jarraipena emateko konpromisoa dela medio. Udazkenean, botere-abusuen, indarkeriaren erabilera legez kanpokoen eta indarkeria parapolizialaren giza-eskubideen aitortu gabeko urraketen biktimak errekonozitzeko legea onartzeko proposamena aurkeztuko da. Halaber, Gogora, Memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen institutuak ateak irekitzea aurreikusita dago, lehendakariak adierazi duenez.

Espetxe politikari buruz, Zuzen Bidean eta Hitzeman proposamenak gogora ekarri ditu eta azaldu du 2016 urtearen ekainerako presoak gizarteratzeko eredu “legezko eta bideragarria” aurkeztuko dela. 

 

2. EH Bildu legebiltzar-taldeko Julen Arzuaga Gumuzio jaunak lehendakariari 107 herriko taberna ixteko aginduak normalizazio politikoan izan ditzakeen ondorioei buruz egindako galdera.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du, euskal herritar gehienek bezala, ez dagoela ados auzibide jakin batzuen zentzuarekin eta sorburuarekin, baina salatu du, ezker abertzaleari zuzenduta, «zuen asmoa dela iraganean egin zenituzten akatsen zama besteek hartzea bizkar gainean».  «Eta hori oso bestelako kontua da», gaineratu du.

 

Lehendakariak azpimarratu du ezker abertzaleak hainbat hamarkadaz indarkeriari babesa eskaini izanaren erantzukizuna ez dagokiela euskal herritarrei eta erakundeei. «Herritarren gehiengoak argi eta ozen eskatu zizuen behingoz amaitzeko, eta entzungor egin zenioten», gaineratu du. Ildo beretik, adierazi du Espainiako gobernuaren salbuespen politiken eta lege-aldaketen erantzukizuna ez dagokiela euskal herritarrei eta erakundeei. «Politika horien aurka agertu izan gara, eta berdin jarraituko dugu», zehaztu du lehendakariak.

5. UPyD-talde mistoko Gorka Maneiro Labayen jaunak lehendakariari Kontu Publikoen Euskal Auzitegirako José Luis Bilbao jauna izendatzeari buruz egindako galdera.

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, hartutako erabakia «behar bezalako lekuan eta moduan» hartu da. «Zu kide zaren Eusko Legebiltzarraren erabakia da, Kontu Publikoen Euskal Auzitegian sartzeko prozedura, betekizunak, ezgaitasun arrazoiak, bateraezintasunak eta debekuak arautzen dituen 1/1998 Legea zorrotz aplikatuta hartu dena», zehaztu du. «Erabaki horren aldeko edo aurkako jarrera hartzeko aukera izan zenuen, bai eta hartu ere, gainerako legebiltzarkideek egin genuen bezala, bada, babes zabala lortu zuen bateraezintasunen batzordearen aurretiazko txostenak eta auzitegi-kide guztien izendapenak, José Luis Bilbaorenak barne», nabarmendu du.

Hori horrela, lehendakariak «erabateko konfiantza» du Kontu Publikoen Auzitegiko kideengan, beren jokabide arduratsua kudeaketa independente eta profesionalaren berme delako, orain artekoetan legez.

 

6. Euskal sozialistak legebiltzar-taldeko José Antonio Pastor Garrido jaunak lehendakariari Etxebizitza Legearen erregelamendu-garapenari buruz egindako galdera.

Iñigo Urkullu lehendakariak bermatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela geroratuko erregelamendua garatzeko behar diren prozedurak abiaraztea. «Zaude ziur eragindako eragileekin eta erakundeekin lanean arituko garela, tartean, udal eratu berriekin. Alabaina, hori bezain irmo diotsut emandako urrats bakoitzaren segurtasun juridikoa bermatuta egotea izango dugula xede», ziurtatu du.

Asmo horren erakusle da, adierazi duenez, legea argitaratu aurretik dagoeneko eratu eta abian jarri dela Eusko Jaurlaritzaren barne-lantaldea, eman beharreko urratsak eta kontuan hartu beharreko premiazko alderdiak aztertzekoa, aipatutako legearen erregelamendu-garapena behar bezalakoa izan dadin.

Lehendakariak beste behin azpimarratu duenez, hutsune eta zalantza nagusiak ekonomia-arlokoak dira. «Legea dagokion memoria ekonomikorik gabe onartu da eta, ondorioz, ezin da jakin zer ondorio izan dezakeen aurrekontuetan epe labur eta ertainean». Hori bai, balorazio ekonomikoa 2016ko aurrekontuen osaeran kontuan hartzeko konpromisoa hartu du.

«Konstituzio-arloko hutsune eta zalantzei dagokienez», lehendakariak kezka agertu du, Konstituzio Auzitegian zenbait artikuluren aurkako errekurtsoak aurkezteko aukera dagoelako, aipatutako artikulu horiek jabetzaren zuzenbide-estatutuari kalte egin diezaioketenez. Halaber, gogora ekarri du EUDEL erakundeak aztertu gabeko legea dela eta horrek «udal esparruko ondorioen ziurgabetasuna» areagotzen duela.

 

8. UPyD-talde mistoko Gorka Maneiro Labayen jaunak lehendakariari Uribe ESIko zuzendari kudeatzailearen izendapenari buruz egindako galdera.

 

Lehendakariak azaldu duenez, Osakidetzak eskualdeetako erreferentziazko ospitaleen kudeaketa integratzeko plana abian du. Aurreko gobernuak abiatu zuen Gipuzkoan, Osasunaren Munduko Erakundearen gomendioz. 2014an lau integrazio-prozesu gauzatu ziren, eta lau gehiago 2015ean, tartean, Uribe Kostakoa (Bizkaia), integratu egin behar dena, Urdulizeko Ospitalea martxan jartzeko. «Kasu guztietan eutsi zaie lehendik zeuden lantaldeei», ziurtatu du lehendakariak.

 

Nabarmendu duenez, 2009ko abuztuan izendatu zuen aurreko gobernuak Uribe Kostako zuzendari kudeatzailea. Horrenbestez, «egungo Osasuneko sailburuak ez zuen esku hartu». «Profesional horrek ez du aldeko traturik jaso, gainerako lankideen aldean; denek baldintza berdinetan egin zioten aurre eraldaketa-prozesuari», gaineratu du. Horrela, berretsi du Uribe Kostako ESI sortzeko, planeko 15 prozesuetako irizpide berdinak bete direla.

 

9. UPyD-talde mistoko Gorka Maneiro Labayen jaunak lehendakariari Segurtasun Saila zuzentzeko izendatutako pertsonaren egokitasunari buruz egindako galdera.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du sailburuak lehen unetik erakutsi duela Segurtasun Saila, eraldaketa fasean egonda ere, zuzentzeko gaitasuna. «Lehendakariak uste osoa du beragan, baita gobernuak ere, eta horregatik jarraitzen du karguan», adierazi du.

Azaldu duenez, sailburuaren, eta, oro har, Sailaren jarduna gakoa izan da Euskadiko segurtasun-mailak gero eta hobeak izan daitezen. Lehendakariak hainbat datu eman ditu, tartean, 2014ko delitu eta falten kopuruarena: 39,65 mila biztanleko. «Beheranzko joera sendotu da eta Estatuko batez bestekoa baino 7 puntu txikiagoa da», zehaztu du. Gainera, Soziometroaren arabera, bakarrik biztanleen % 2ri iruditzen zaie Euskadiko arazo nagusietako bat «delitugintza eta segurtasun eza» dela.  

Lehendakariak gogora ekarri du Horizontea 2016 Plana eta «sorrera-asmoaren araberako polizia-eredu berria» jarri direla abian, azken hori, «bizi garen aro berria» dela medio, ETAren mehatxu zuzenik ez jasatera egokitua.

«Ez dut ukatuko sindikatuen ordezkariekin arazoak daudela, baina kudeaketak hori eta gehiago barne hartzen du, eta emaitzak positiboak dira: Euskadi seguruagoa da orain eta arreta hobea jasotzen du sailburu horrek berak sustatutako Segurtasun Publikoko Euskal Planeko zerbitzuen koordinazioari esker», adierazi du, amaitzeko. 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Lehendakaritza
    2015.eko ekainak 29

    El Gobierno Vasco respeta la ley en materia de símbolos y banderas, cumpliendo de forma estricta con el protocolo que la normativa vigente en este ámbito exige.

  • 2015.eko ekainak 26

    Reapecto a :
    "El lehendakari ha reiterado que la sociedad y las instituciones vascas no son responsables de que la izquierda abertzale haya sostenido durante décadas el apoyo a la violencia. “Se les exigió de forma mayoritaria, firme y clara que acabaran con ello, miraron para otro lado”"

    En mi opinión, la forma en que se les exigió acabar con la violencia no fue del todo ni tan firme ni tan clara como dice el Lehendakari, si no:

    ¿Por qué las Instituciones vascas no han usado habitualmente la bandera de España junto a la Ikurriña durante los 37 años de vigor de la Constitución, como obliga su art. 4.2, “Los Estatutos podrán reconocer banderas y enseñas propias de las Comunidades Autónomas. ÉSTAS SE UTILIZARÁN JUNTO A LA BANDERA DE ESPAÑA en sus edificios públicos Y EN SUS ACTOS OFICIALES.”?

    ¿Por qué no está la bandera de España dentro del parlamento vasco, el único del resto de las CCAA incluída Cataluña, que no cumple con este precepto cláramente establecido por SSTS 5429/007, 6564/2008: "En el art. 3.º.1 (de la ley 39/1981 del uso de banderas) especifica que "La Bandera de España deberá ondear en el exterior y OCUPAR LUGAR PREFERENE EN EL INTERIOR DE LOS EDIFICIOS y establecimientos de la Administración central, institucional, AUTONÓMICA, provincial o
    insular y municipal del Estado". La expresión "deberá ondear" que utiliza el legislador, formulada en imperativo categórico viene a poner de relieve la exigencia legal de que la Bandera de España ondee todos los días y en los lugares que expresa, como símbolo de que los edificios o establecimientos de las Administraciones Públicas del Estado son lugares en donde se ejerce directa, o delegadamente, la soberanía y en ellos se desarrolla la función pública en toda su amplitud e integridad"

    Y los más importante, dado que el pasado ya no tiene remedio:
    ¿Por qué se sigue sin utilizar en el día de hoy la bandera de España, como lo demuestran las mismas fotografías y vídeo que ilustra esta página, cuando el propio Lehendakari está manteniendo un discurso de autocrítica hacia las víctimas sobre la actitud de anteriores Gobiernos?

    No, Sr Lehendakari, en mi opinión ni se ha sido claro y firme en el pasado ni es Ud creíble hoy; no al menos hasta que cumpla su palabra de fidelidad a la Constitución con la plenitud y claridad que sería que en adelante se usara, en todos los actos de la administración vasca, las banderas de España y vasca juntas.
    Ese "simple" gesto, sin más sesudas palabras, trasmitiría a propios y extraños que sólo hay un camino para la Paz y Convivencia: el respeto a los valores superiores expresados en la Constitución que se representa en la bandera de España.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)