Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «lurzoruaren kontaminazioa ekidin eta zuzentzeko legeak lurzoruaren erabilera jasangarria ahalbidetuko du, eta lurzoruak zerbitzu ekologiko, ekonomiko eta sozialak emateko duen ahalmena iraunaraziko».

2015.eko ekainak 25
  • Administrazio-zamak arintzen eta murrizten ditu, eta, lurzoruaren kalitateari dagokionez, estandar zorrotzak mantentzen.
  • Gainera, arauaren testuak mugak ezartzen ditu lurzoruak etxebizitzatarako erabiltzeko garaian, zuhurtasun-printzipioaren arabera ezarri ere, baldin eta lurzoruotan hondakinak uzteko jarduerarik izan bada aldez aurretik.
  • Zenbatespenen arabera, arauari esker, 4.000.000 bat euro aurreztuko dituzte eragile publiko nahiz pribatuek, urteko, lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduren arautze berriaren ondorioz.
  • Bi berritasun daude araudian: kutsagarriak izan litezken jarduerak sailkatzen dira, eta administrazioaren esku-hartzea arintzen, lurzoruaren kalitatea adierazteko prozedura baten bitartez, zeinak lurzoruarentzat proposatutako erabilerara egokitzea baliozkotzen baitu.
  • Hamar urtetan, bi mila kokalekutik gora aztertu dira.

VG 15/06/25

Ana Oregiren, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren, aburuz, Eusko Legebiltzarrak gaur onartu berri duen Lurzoruaren Kutsadura Prebenitzeko eta Zuzentzeko legeak «buruan jartzen du Euskadi, gizakiarentzat ezinbestekoa den baliabide natural eskas, ahul, eta berriztaezin baten gaineko eragina ahalik eta gehien murrizteko ekintzak diseinatzeari dagokionez, baita alor horretan politika aurreratuenak dituzten herrialdeen artean ere».

 

Eusko Jaurlaritzako teknikariei eta eragile sozial eta ekonomikoei legea idazten hartutako lanak eskertu dizkie, eta indar politikoei, beren ekarpena. Ondoren, zera gogorarazi du Oregik: «xedapen berriak 2005eko Legean ditu aurrekariak; izan ere, esandako legeak bihurgune bat ezarri zuen, eta ordutik aurrera biziagotu ziren lurzorua aztertzeko eta lehengoratzeko jarduerak autonomia-erkidego honetan, gaur egun gorabidean mantentzen den erritmoan biziagotu ere: oraino, 2.000 kokagune aztertu dira.»

           

«Legeak alderdi teknikoak eta juridikoak uztartzen ditu, lurzorua babestea eta lurzoruko kutsadura saihestea du helburu, administrazioko-kargak arintzeko eta gutxitzeko premisa nagusiarekin, autonomia-erkidego honen kalitate-mailaren estandar zorrotzei eutsiz aldi berean», azaldu du Oregik.

 

Administrazioaren esku-hartzea gutxitu, lurzorua kutsa ditzaketen jarduerak kutsatze-ahalmenaren arabera sailkatuz gutxitu da, diseinatutako tresnen bidez. Hala, lurzoruaren kalitatea ezagutzeari eta kontrolatzeari buruzko betebeharrak mailakatu ahal izan dira».

 

Oregiren ustez, «Legeak, halaber, legean bertan araututako prozeduretako bakar bat ere hasi behar ez direneko kasuak mugatu ditu; baina hori ez da traba izango administrazioaren kontrolpean egoteko. Horrela, Autonomia Erkidegoko ingurumen-erakundeak jakin ahal izango du zein den jarduketen irismena eta, lurzoruaren kontaminazioaren prebentzioaren eta zuzenketaren alorrari dagokionez, jarduketa horiek egokitzen diren egiaztatu ahal izango du.

 

Sinplifikatzea

«Administrazioaren esku-hartzea mugatzeko diseinatu diren neurriek ingurumena eta gure herrialdeko herritarren osasuna babesteko interes orokorra asetzeko helburua dute; orobat, botere publikoaren jardunean gardentasuna, eraginkortasuna, ekonomia eta efikazia bermatzen dute, administrazio onen ezinbesteko alderdiak baitira», zehaztu du Ana Oregik Eusko Legebiltzarrean.

 

Legean bi alderdi hauek bildu dira: batetik, kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak edo instalazioak jasotzen dituzten lurzoruen inbentarioa eta, bestetik, Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa. Horiek eta jabetza-erregistroetan nahitaez jaso beharko den informazioak lurzoruaren kalitatearen arloko segurtasun juridikoa handituko dute, bai eta lurzoruaren kalitatearen gaineko informazio-eskubidea bermatu ere.

 

Legearen abiapuntuzko premisa bat da, halaber, partaidetza publikoa. Izan ere, «arlo publikoaren eta pribatuaren harreman arinaren bidez soilik ezagutu ahalko da hein handiagoan lurzoruaren kalitatea. Halaber, herritarren erantzukidetasuna bultzatuko du, lurzoruaren kutsaduraren prebenitzen eta haren kalitatea leheneratzen parte hartuko duten eragile aktibo izan daitezen».

 

Lege berriak hauetara behartzen ditu lurzoruen titular eta jabeak: berehala jakinaraztera, hala autonomia-erkidegoko ingurumen-organoari nola kasuan-kasuko udalei, zer kalte eragin dituen lurzoruetan substantzia kutsatzaileak egoteak, hartu beharreko neurriak eta gauzatu behar dituzten pertsonak ezartze aldera.           

 

Harreman publiko-pribatu hori egituratzeko, udalak izango dira lehen mailako eragileak, lurzoruaren kalitateko politikak ezartzeko. Arrazoi horrengatik, toki-erakundeek –kutsadura prebenitzeko eta lurzoruko kalteak leheneratzeko, besteak beste– lurzorua kutsa dezaketen jardueretarako prebentzio-neurriak garatu behar dituzte eta lurzoruaren kalitateko prozeduretan parte hartu.

 

Erakundeen lankidetza

Ideia horrekin bat etorriz, erakunde-arteko lankidetza sustatzen du legearen artikulu batek: hain zuzen ere, udalei aukera ematen die, jakiteko, barruan noiz hasiko eta amaituko diren lurzoruaren kalitatearekin lotutako prozedurak beren udalerriko mugartean, horiek taxutu ondoren soilik eman ahal izango baitituzte instalazioak ezartzeko eta jarduerak gauzatzeko nahitaezko udal-lizentziak. «Hauxe da gure asmoa –argitu du Oregi sailburuak–: industriako eta zerbitzuetako erabilera berriak ezarrita, lurzoruaren kutsadura bateragarri egin, prebenitu eta zuzentzea.

 

Legearen alderdietako batean honako hau zehazten da: hondakinak uzteko jarduera bat izandako kokalekuetan, zeinetan derrigorrezkoa edo aurreikusia baita zigilatzea, zigilatzea behar bezala egin dela eta itxi ondorengo aldia hasi dela ebazten duen autonomia-erkidegoko ingurumen-erakundearen ebazpenak, lurzoruaren kalitate-deklarazio baten ondorio berak izango ditu, baita erabilera bateragarriari buruzko deklarazioren ondorio bera ere. Zuhurtasun-printzipioarekin bat etorriz, testuak mugak ezartzen ditu lurzoruak etxebizitzatarako erabiltzeko garaian, aurretik zabortegi-jardueraren bat izan duten lurzoruetan.

 

Urak

Legean aurreikusi da, halaber, autonomia-erkidegoko ingurumen organoari manamendu bat ezartzea, administrazio hidrauliko eskudunari jakinarazi diezaion ea baden kutsadura-aztarna edo -zantzurik, honako hauei eragin liezaiokeenik: lurpeko urei, interes hidrogeologikoko kokaguneei, jabari publiko hidraulikoari edo itsas-lurrekoari.

 

«Legebiltzarreko taldeen artean adostasuna lortze aldera, lege-proiektuaren hasierako testuan jasotako zenbait planteamendu moldatu dira –xedapen gehigarri berri bat sartzen da, zeinaren arabera, Eusko Jaurlaritzak estrategia bat onartu behar duen hainbat faktoreren eraginezko lurzoru-degradazioarekin loturan; izan ere, kutsaduraz gain, badira lurzoruaren kalitatea hondatzen duten beste fenomeno batzuk ere: higadura, gazitzea, eta biodibertsitatearen galerak, esaterako, arrisku larriak dira eta beharrezkoa da halakoak prebenitzea», zehaztu du Ana Oregi. 

 

Legeak «eragin positiboa izango duela» nabarmendu du Oregik, «eta gure industria- eta zerbitzu-sektoreen lehiakortasuna hobetuko duela, hala aurrezpen ekonomikoen ikuspegitik nola administrazioaren esku-hartzea sinplifikatzeari dagokionez; izan ere, araua indarrean sartzeak 4.000.000 euro inguru aurrezaraziko dizkiela Legeak araupetutako eragile publiko eta pribatuei, lege-proiektuan aurreikusi diren lur-kalitate alorreko prozedurak berriz arautzearen ondorioz».

 

Administrazioa arintzeko neurriei esker, lurzoruaren kalitatearekin lotutako espedienteak izapidetzeko epeak murriztuko dira; hala, lurzoruak berrerabiltzea erraztuko da eta jarduera-proiektu berriak bizkorrago jarriko dira martxan, aldez aurretik beharrezkoa bada ebaluazio- eta leheneratze-lanak egin ostean. Guztia ere lurzoruaren gaineko jarduera guztiak modu jasangarrian egiten direla kontuan izanik. 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @asierrares
    2015.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @konpantzia: Oregi: “la ley de prevención y corrección de la contaminación del suelo posibilita un uso sostenible y preserva ... http://

  • @konpantzia
    2015.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    Oregi: “la ley de prevención y corrección de la contaminación del suelo posibilita un uso sostenible y preserva ... http://t.co/NhiVGfI66T

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)