Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Giza Eskubideen Nazioarteko IV. Biltzarrak ongizatezko estatua hizpide izango du

2010.eko uztailak 14

Justizia eta Herri Administrazio Sailaren ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, irailaren 15etik irailaren 17 arte. Hizlarien artean maila handiko adituak ditugu, Benjamin Barber, Vicenç Navarro eta Peter Taylor-Gooby, esaterako

'Herritarrak eta Eskubide Sozialak: geroko hizketa' lelopean Justizia eta Herri Administrazio Sailak antolaturiko Giza Eskubideen Nazioarteko IV.ongizatezko estatuaren geroa hizpide izango du.

Ongizatezko estatua jasangarria al da? Aginpide publikoek eskubide sozialak bermatu al dituzte? Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, komunikabideei eskainitako lan-gosarian zehar azpimarratu zuen egungo koiuntura sozioekonomikoan (mundu mailako krisialdi ekonomiko globala eta sakona, aberastasunaren banaketaren polarizazioa, ongizatearen europar ereduaren tentsio larriak, garapeneko eta gizarte-kohesioko politiken bideragarritasunaren krisia) inoiz baino beharrezkoagoa dela gai horiei buruz hausnarketak egitea.

Ongizatezko estatua eta beronek gizartearen ereduaren gainean dituen ondorioak, dira, hain zuzen ere, eskubide sozialak sendotzeko edo murrizteko eztabaidaren helburua eta ardatza. Eskubide sozialek (enplegurako eta soldatarako eskubidea, gizarte-babesa. etxebizitza, hezkuntza, osasuna, ingurumena eta kultura) bizitzeko baldintza duinak izateko beharrezko baliabideak eskuratzeko eskubidea bermatzen dute.

Alabaina, eskubide horiek baliabide handiak eskatzen dituzte. Krisialdian nekez lortu daitezkeenak. Horregatik, honen zioa eta zergatia diren arrazoietan oso sentikorra denez gero, Eusko Jaurlaritzak, Pobrezia eta Gizarte Bazterkerian Aurkako Europako Urtea adieraztearekin bat etorriz, gai horretan jarri du arreta nagusia Gizarte Eskubideen Biltzarrari buruzko laugarren edizioaren ospakizunari dagokionez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia