Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

6,5 milioi Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Institutu berria eraikitzeko . (2015-06-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-06-23

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzen duena, B-059/10 espedientea, Ugao-Miraballesen, IES Ugao BHI-arentzat eraikin berri bat eraikitzeko.

LABURPENA

Lanak urtea amaitu baino lehen esleituta egon daitezkeela aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 6.567.931,01 euroko kontratu bat baimentzea adostu du. Kopuru hori Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Institutua eraikitzera (IES Ugao BHI), eta eskola ingurua urbanizatzeko lanetara bideratuko da.

Ugao-Miraballesko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eraikin berriak 4.457,74 metro koadroko azalera eraikia izango du orotara, behe solairuan eta horren gainean eraikitako beste bi solairutan banatuta. 200 ikasle hartzeko gaitasuna izango du. Eraikin berriak izango dituen instalazioen artean, hauek dira aipagarrienak:

- Gimnasio estalia, alboan behar dituen gelekin (952,11 m)
- Liburutegia / erabilera anitzeko gela
- Kanpoko patio irekia (1.800 m)
- Jangela, alboan behar dituen gelekin
- 9 ikasgela arrunt
- 2 banaketa gela
- Plastika gela
- Musika, dramatizazio eta audio gela
- Zientzia laborategia

Eraikinaren sarrera nagusiak aterpea izango du, fatxadaren luze-zabalean 173, 80 metro koadroko aterpea eskainiko duen estalpea.

Lanak urtea amaitu baino lehen esleituta egotea aurreikusten du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Lanak burutzeko epea 18 hilabetekoa izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan