Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Euskadiko unibertsitate sistemako unibertsitateekin 2016-2019 aldirako sinatutako kontratu-programei dagokienez Hezkuntza Sailak datozen 4 urteetan izango dituen beharrei aurre egiteko konpromiso kredituak. (2015-06-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 23

Erabakia, zeinaren bidez baimentzen baita 4223-Unibertsitate Irakaskuntza programako konpromiso-kredituak handitzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateekin dituen programa-kontratuen inguruko beharrei erantzuteko.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak datozen lau urteetarako konpromiso-kredituak sortzea onartu du. 138.730.703 euroko balioa izango dute, eta haien helburua Euskal Herriko Unibertsitateari, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari 2016-2019 aldian dagozkien kontratu-programen zuzkidurak egokitzea izango da.

Gobernu-kontseiluak iragan 2014ko abenduaren 27an onartu zuen 2015 -2018 aldirako Unibertsitate Plana, aurreko planen ahaleginei beste bultzada bat emateko gaitasunak sortzen eta Euskadiko erronka sozioekonomikoei erantzuteko tresnak indartzen. Hala, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan eta Europako Ikerketako Esparruko desafioei aurre egiteko prest egongo da Euskadiko unibertsitate-sistema. Izan ere, arreta berezia jartzen dio eragileen nazioartekotzeari, trebakuntzan, ikerketan eta transferentzian bikaintasuna eta kalitatea sustatzeko.

Horrenbestez, plan horren esparruan, Euskadiko unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateekin kontratu-programak sinatu behar dira.

Kontratu-programak indarreanko unibertsitate-planaren esparruan sinatu dira, eta unibertsitateak finantzatzeko tresna bat dira. Unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa hobetzeko helburuen mende daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan