Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Hobetuzeko ordezkarien izendapena. (2015-06-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 23

Erabakia, Eusko Jaurlaritzak Hobetuzen, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren, Patronatuan dituen ordezkariak kargugabetzeko eta izendatzeko.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña jaunak hala proposatuta, gobernuak José Andrés Blasco Altuna Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuordea izendatu du Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren Patronatuan ordezkari izateko, Ricardo Barkala Zumelzu jaunaren ordez.

Era berean, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendari Amaia Arteaga Dañobeitia andrea José Andrés Blasco Altuna jaunaren ordezko izango da, Xabier Iñigo Ochandiano Martínez jaunaren ordez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau