Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Lankidetza hitzarmena Universitat Pompeu Fabra unibertsitatearekin, etxebizitzen zozketari buruzko informazioa lagatzeko. (2015-06-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 23

Erabakia, datuetara sartzeko baimena emateko, Pompeu Fabra Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena ematen duena.

LABURPENA

Gobernuak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Universitat Pompeu Fabra Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena eman du. Hitzarmenaren xedea informazio jakin bat lagatzea da, helburu zientifikoetarako; hain zuzen ere, babes publikoko etxebizitzak esleitzeko zozketetan parte hartzen dutenen kasuan zorpetzeak nola eragiten duen familia-kontsumoan, enpleguan eta erretirorako aurreztean.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Bideratu gabeko Funtsezko Ikerketa Proiektuan txertatzen da prozedura hori; proiektuaren buru Pompeu Fabra Unibertsitateko Ekonomiako katedradun José García Montalvo jauna da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau