Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Arkitektoen eta Aparejadoreen Elkargoei diru-laguntzak emango zaizkie eraikuntzaren kalitatea hobetzeko. (2015-06-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 23

Erabakia, zuzeneko diru-laguntzak emateko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialari, Arabako Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari, Bizkaiko Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari eta Gipuzkoako Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari eraikuntza eta etxebizitzen kalitatea hobetzeko.

LABURPENA

Gobernuak EAEko arkitektoen eta aparejadoreen elkargoei hainbat diru-laguntza ematea onartu du, etxebizitza berrien eta birgaitutako etxebizitzen kalitatea ez ezik, funtzionaltasunarekin, bizigarritasunarekin, jasangarritasunarekin, irisgarritasunarekin, telekomunikazioekin, iraunkortasunarekin eta mantentzearekin lotutako beste hainbat irizpide ere hobetzeko. Hain zuzen ere:

37.500 euro, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoari
9.840 euro, Arabako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari
14.400 euro, Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari
13.260 euro, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialari

Laguntza horiekin prestakuntza/ikastaroak eta jardunaldiak antolatu eta emango dituzte, honako gai hauei buruz: birgaitutako eraikinen mantentze-lanetako eta erabiltzeko planak, laguntzak eta birgaitzea, oro har; halaber, eraikinen ikuskaritza teknikoari buruzko Eusko Regite informazio-zerbitzuarekin jarraitu eta zabaldu ahal izango dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau