Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

BERRIZ-Enpresa, Merkataritza/Turismoan enpresa-eskualdatzearen prozesu osoa laguntzeko programa berria Euskadi osora zabalduko da datu positiboekin

2015.eko ekainak 24
  • Merkataritzaren eta turismoaren sektorean negozioak dituzten 200 lagun baino gehiago agertu dira interesaturik BERRIZ-Enpresa proiektuarekin azken urtean, eta 2015ean ere hazten joatea da asmoa.
  • Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Itziar Epalzak, eta Eusko Ganberen presidenteak, José Ángel Corresek, 2014-2015 aldian dagoeneko 36 eskualdatze-prozesu abiarazi dituen programaren aldeko apustua nabarmendu zuten.

Merkataritza eta Turismoko sailburu Itziar Epalzak BERRIZ-Enpresa proiektuaren lehendabiziko datuak aurkeztu ditu gaur Bilbon Eusko Ganberen presidente José Ángel Corresekin batera.

Programa honek, lehendabizikoz, enpresak eskualdatzeko planak ipini ditu abian merkataritzaren eta turismoaren sektorean; plan horiek ez dira laguntzak emateko bakarrik, baizik eta prozesua erabat tutorizatzeko aukera ematen dute, negozioaren jarraitutasuna bermatzeko eta lanpostuei eusteko helburuz betiere.

Lehendabiziko urtean izandako datuak oso positiboak dira, izan ere, 308 eskualdatzailek edota eroslek interesatuta agertu dira eta elkarrizketa pertsonalizatuak izan dituzte programan parte hartzeko; horietako 36 programaren kide egin dira; 89 Berriz Enpresan sartzeko azterketa-fasean daude eta bi eskualdatze egin dira. 

Sailburuordeak eta Eusko Ganberen presidenteak programa honek azken urtean izandako hazkundea nabarmendu dute, hurrengo datuetan ikus daitekeen moduan:

Saltzaileari/eskualdatzaileari eskainitako zerbitzuak

  • Programan parte hartu nahi duten saltzaile/eskualdatzaileekin izandako elkarrizketa pertsonalizatuak:

2014

Araba: 12

Bizkaia: 15

Gipuzkoa: 22

 

2015

Araba: 50

Bizkaia: 89

Gipuzkoa: 27

166

Merkaratiza

19

73

22

114

Ostalaritza

21

15

2

38

Ostatu arloa

3

1

1

5

Besteak

7

-

2

9

  • 215 elkarrizketa: 2015ean 166 eta 2014an 49.

 

  • Egun martxan dauden saltzaile/eskualdatzaileak:
    • Informazioa jasotzeko fasea:

2014

Araba: 4

Bizkaia: 3

Gipuzkoa: 3

2015

Araba: 32

Bizkaia: 40

Gipuzkoa: 7

  • 2014-2015 aldian, 89 azterketa fasean.

 

  • Sinatutako bat-egiteko kontratuak/txostena prestatzen:

2014

Araba: 3

Bizkaia: 2

Gipuzkoa: 6

2015

Araba: 5

Bizkaia: 10

Gipuzkoa: 10

 

  • 36 atxikimendu kontratu; 2015ean 25 eta 2014an 11.

 

  • Egindako eskualdatzea (itxita):

2014

Araba: 0

Bizkaia: 0

Gipuzkoa: 0

2015

Araba: 1

Bizkaia: 1

Gipuzkoa:

  • 2 eskualdatze egin dira orain arte.

Eroslea/ekintzaileari eskainitako zerbitzuak:

  • Programan parte hartu nahi duten erosle/ekintzaileekin izandako elkarrizketa pertsonalizatuak:

2014

Araba: 5

Bizkaia: 6

Gipuzkoa: 18

 

2015

Araba: 7

Bizkaia: 38

Gipuzkoa: 19

64

Mertataritza

4

26

16

46

Ostalaritza

3

10

2

15

Ostatu arloa

0

2

1

3

  • 93 ekintzailek programarekiko interesa erakutsi dute.
  • Egun prozesuan dauden erosle/ekintzaileak:

2014

Araba: 5

Bizkaia: 0

Gipuzkoa: 13

2015

Araba: 2

Bizkaia: 0

Gipuzkoa: 11

 

  • 31 ekintzaileak eskaintza zehatzak eskatu dituzte.

Lan honek guztiak enpresa bakoitzaren eskualdatzean laguntzeko mekanismoak ziurtatzen ditu, kasuaren arabera. Halaber, eskaintzaren eta eskariaren arteko korrespondentzia erraztea, lehendik diren enpresa bideragarrien jarraipena eta hazkundea bermatuz, berriak sustatzea bezain garrantzitsua baita alderdi hori.

2015eko ekintzak

BERRIZ-Enpresa Euskadi osoan ezartzeko egiten ari diren lanak hauek dira: sentsibilizazioa eta komunikazioa, lurralde osoan ezartzea eta sendotzen laguntzea, programa sektorean erreferente bilakatu dadin.

Merkataritza-ganberak informazioa zuzenean ari dira bidaltzen erregistratutako establezimendu guztietara. Era berean, informazio guztia esku-eskura izateko, bilera teknikoak antolatzen dituzte, baita informazio-hitzaldiak ere. Horrez gain, sustapen-plan bat prestatu dute gizarte-sareetarako eta blogetarako, eta informazio guztia eskuragarri duen berrizenpresa.com webgunearen mantentze-lana egiten dute.

BERRIZ-Enpresarekin harremanetan jarrita, honako prozesua ipintzen da martxan:

  • Establezimenduaren egungo egoera zein den jakitea.
  • Bere jarduera-eremuan zer efizientzia duen aztertzea.
  • Arazoak eta arriskuak identifikatzea, konponbideak aurreratuta.
  • Kudeaketan aldaketak ezartzea, bideragarritasunerako ezinbestekoak badira.
  • Inbertsioak eta kostuak aztertzea, eta transmisio eraginkorra bideratzea.
  • Irudia, kalitatea eta lanbide-gaitasunak hobetzea jarraitutasuna bermatzeko.

Programa abiarazi zen garaian, kalkulatu zen Euskadiko txikizkako 26.000 saltokien eta turismo-enpresen % 20/25 egon daitezkeela interesaturik eskualdaketa egiteko, jabeen adina aintzat hartuta. Nolanahi ere, programa jarduera utzi nahi duten guztientzat ere aktibatu da, arrazoiak edozein izanik ere.

Eusko Jaurlaritza eta Eusko Ganberak beste eragile batzuekin ari dira lanean, programa honetan emaitzak eskuratzeko. Euskadiko enpresa-transmisioko proiektu honetan eragile hauek esku hartzen dute: udalek, aldundiek, enpresa-elkarteek, unibertsitateek, lanbide-heziketako zentroek, ekintzaile berriek, garapen-agentziek, Lanbidek eta finantza-erakundeek.

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikusmer
    2015.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    BERRIZ-Enpresa Merkataritza/Turismoko eskualdaketa programa Euskadi osora zabaltzen da datu positiboekin http://t.co/aNCjrvn7YY @Irekia

  • @ikusmer
    2015.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    BERRIZ-Enpresa programa para la transmisión en Comercio/Turismo se amplía a toda Euskadi con datos positivos http://t.co/N3CgM2LJcQ @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Angel Corres, Pedro Esnaola y Gregorio Rojo