Berriak
Eu

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak lehenengo pausoak eman ditu

2015.eko ekainak 24

Jonan Fernándezek institutuaren logotipoa aurkeztu du, «gogora» (gogora ekarri) hitzaren gainean eraikia

 Aintzane Ezenarrok institutua sortzeko legea adostasunean oinarrituta dagoela nabarmendu du eta bide horretatik jarraitzearen aldeko apustua egin du.

Eusko Jaurlaritzak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua martxan jartzeko prozesua abiatu du; horrenbestez, Eusko Legebiltzarraren mandatua bete du. Institutu berria datorren uztailaren 1ean hasiko da lanean, eta abiarazte prozesua gaur goizean aurkeztu dute Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek eta institutuko zuzendari izendatu berria den Aintzane Ezenarrok, Bilboko Artxibategi Historikoan, erakunde berriaren egoitzan, egindako agerraldi batean.

Jonan Fernándezek Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren logotipoa aurkeztu du. GOGORA hitzaren gainean eraikita dago (gogora ekarri), eta Gobernu Kontseiluak atzo bertan institutua martxan jartzeko sinatu zituen dekretuak oroitarazi ditu. Zehazki, Iñigo Urkullu lehendakaria institutu berriko presidente eta Aintzane Ezenarro zuzendari izendatzea onartu zuen, eta urte honetan jarduera abiatzeko eta aurrekontua esleitzeko dekretuak. Aurrekontua 550.000 eurokoa izango da 2015eko hemendik aurrerako hilabeteetarako.

Aintzane Ezenarrok, bestetik, institutu hau sortzea ahalbidetu duen adostasuna baloratu du eta honako hau oroitarazi du: «Eusko Legebiltzarrean jaio da eta akordio parlamentario zabal baten fruitua da, legegintzaldi honetan adostasun handiena eragin duen legeetako baten fruitua».

Zuzendari berriaren ustez, proiektu honen alderdi sendoena eskubide-urraketa bat eragin zuten gure duela gutxiko historiako gertakarien aurrean gogoeta kritiko bat partekatzeko borondate zabala da.

Aintzane Ezenarrok azpimarratu du memorien arteko elkarrizketa plural horrek muga bakarra daukala: «Memoria ezin da erabili ez inor baztertzeko, ezta gertakariak parekatzeko ere. Memoria –esan du– ezin da erabili inolako terrorismorik edo giza eskubideen urraketarik legitimatzeko ere».

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua uztailaren 1ean hasiko da lanean, baina Zuzendaritza Kontseilua ez da eratuko foru-aldundiek eta Eudelek beraien ordezkariak izendatzen dituzten arte. Guztira, Zuzendaritza Kontseilua 27 kidez osatuta egongo da: 14 Administrazio Orokorreko ordezkariak izango dira; eta 13, beste erakunde batzuetakoak eta gizarte zibilekoak.  Lehenengo bileran, kontseilu horrek estatutuak onartu beharko ditu.

Institutua memoriaren politika publikoa koordinatzeaz arduratuko da. Politika horrek oroitze-, zaintze-, ikertze-, prestakuntza-, partaidetza-, integrazio- eta kontsulta-funtzioak barne hartuko ditu.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak erakunde autonomo horrek hiru zerbitzu ematea proposatu du: kudeaketa-zerbitzua, ikerketa- eta artxibo-zerbitzua eta dibulgazio-zerbitzua (alderdi dibulgatiboaz, pedagogikoaz eta erakusketez arduratuko da).

Gogoraren inaugurazio ofiziala aurtengo azaroaren 10ean izango da, Memoriaren Egunean. Institutua zuzendariaz gain sei lagunez osatutako talde batekin hasiko da lanean, eta bigarren fasean, langile-taldea 12 lagunekoa izatera irits daiteke.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko ekainak 24

    Proponemos al INSTITUTOS de la MEMORIA, la CONVIVENCIA y los DERECHOS HUMANOS, INCORPORAR el MURAL pintado por la “PAZ” / “Giltza bat” realizado en enero de 2013 en el ESPACIO del PUENTE de La Salve, frente al Museo GUGGENHEIM BILBAO, como una ACCIÓN de COMUNICACIÓN que presente el futuro DESARROLLO del Proyecto MURO EKHUM.

    el MURO EKHUM es un PROYECTO de nueva COMUNICACIÓN; un Espacio de CREACIÓN libre para que CIUDADANOS y UNIVERSITARIOS del mundo DISEÑEN en libertad y respeto sus CONTENIDOS: el "eco" humano (e k h u m).

    El MURO EKHUM toma como punto de PARTIDA la “ECOLOGÍA” entendida como ESCENARIO de CONVIVENCIA entre las PERSONAS y su ENTORNO.

    El MURO EKHUM incorpora una importante LÍNEA de actividad –dentro del “Fórum DERECHOS HUMANOS”– para introducir en la SOCIEDAD Global las REFLEXIONES y EXPERIENCIAS de “CULTURAS de PAZ”, en el ámbito INTERNACIONAL, en apoyo a los planteamientos y Programas de NACIONES UNIDAS y UNESCO.

    El Programa “AULA ABIERTA” –que el MURO EKHUM desarrolla dirigido a los CENTROS de Enseñanza de la CAV– aprovecha la CAPACIDAD Pedagógica del PROYECTO como excelente MEDIO para sensibilizar a los JÓVENES estudiantes, integrando CULTURA y ECOLOGÍA dentro del desarrollo personal del individuo.

    En sus años de tramitación, el MURO EKHUM ha conseguido tener el EXPEDIENTE más completo de INFORMES y APOYOS Institucionales en la Historia del AYUNTAMIENTO.

    conócelo y DECIDE..!
    http://t.co/yeRnwqZo8x

  • 2015.eko ekainak 24

    En muchos países donde se vivieron actos terroristas y sobre todo cuando ellos se generaron a través del estado, la creación de una institución para la memoria para la memoria y no el olvido y la convivencia pacífica es una iniciativa que debe ser un ejemplo ciudadano.
    felicito al equipo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aintzane Ezenarro, Enrique Ullibarriarana