
Euskadi I+G+Bren arloan Europan erreferente izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak
"Oinarri sendoa dugu, ibilbide luzea egin dugulako eta berrikuntzaren kultura gure ekoizpen-ekonomian zabalduta dagoelako. Ekimen publikoa eta pribatua uztartzeko gaitasuna eta irizpideak dauzkagu. Gainera, berrikuntza politikak eraginkorragoak eta efikazagoak izatea eta gizartean eragina edukitzea nahi dugu", nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak IK4 Research Alliance taldeko kide den Donostiako CIDETEC teknologia-zentrora egin duen bisitaldian.
Lehendakariak berrikuntzako politika publikoak ikerlariei lana emateko oso garrantzitsuak direla esan du. Baliabideen inpaktu-maila ezagutzeko ezarri duten monitorizazio-sistema berriari esker, zifra horiek neurtu egin daitezke. "2014an, I+G+Bko programei esker, 1.800 zuzeneko lanpostu sortu ziren eta 1.700 lanpostu gaitu eta balio erantsi handikoei eutsi zitzaien", adierazi du Urkulluk. Halaber, berrikuntza enpresetan eranstea Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela esan du, Euskadiko ekonomia norabide onean hazten dela bermatzeko inbertsioa delako.
Aste honetan bertan, gobernu-kontseiluak I+G+Bko inbertsio publikoak berrantolatzeko eta haien efikazia eta eraginkortasuna handitzeko dekretu bat onartu du.
Urkulluk Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin eta teknologia-zentro horretako presidente Eduardo Junquerarekin eta zuzendari nagusi Javier Rodríguezekin batera bisitatu du CIDETEC. Zentroaren ikerketa-lana ahalbidetzen duten enpresa eta erakundeetako ordezkariak ere egon dira han.
CIDETECen gainean
CIDETECen 125 profesional daude lanean gaur egun. Horietako % 95 goi-mailako tituludunak dira, eta % 50 doktoreak. Materialen, gainazalen eta energiaren arloak lantzen dituzte, produktu eta prozesu berriekin, enpresen berrikuntza- eta lehiakortasun-gaitasuna hobetzeko.
-
2015-06-30
Comentario de Twitter:
.@Gob_eus trabaja para consolidar a #Euskadi como referente en #Europa en I+D+i http://t.co/qIdWyZWt5h @irekia @IK4CIDETEC -
2015-06-30
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: .@Gob_eus trabaja para consolidar a #Euskadi como referente en #Europa en I+D+i http://t.co/qIdWyZWt5h @irekia @IK4CIDETEC