Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek bihar arratsaldean Eibarren eta Soraluzen autobusen zerbitzua aldatuko du

2015.eko ekainak 22

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, bihar asteartean Eibarren eta Soraluzen autobusen zerbitzuak aldatuko ditu. Eibarko aldaketa, San Joaneko Jaien ospakizunagatik, ostiralera arte ekainaren 26ra arte luzatuko da.

Eibarren ospatuko diren San Joan jaiak direla eta, bihar asteartetik, ekainaren 23tik, 12:00etatik aurrera, eta ostiralera arte, ekainaren 26ra arte, herri erdialdean trafikoa oinezkoentzako bihurtuko da, hori dela eta autobusak asteburuetan bezala ibiliko dira.

Mallabia – Ondarroa linean, astearte goizeko 12:00etatik aurrera, behin Untzagako geralekua burututa, Taxi-geralekuen aurrean, autobusak Bilborako noranzkoan joango dira, Saihesbidera sartzeko, Ermuko sarreran kokatuta dagoen biribilgunetik, handik Azitaineraino zuzenduz, Estazio kaletik sartu gabe. Geldialdia burutuko dute Iparragirreko errepide berriaren ondoan eta Ondarroarantz jarraituko dute biribilgune bertan biratuz. Bidebarrietako geralekua kendu egingo da eta Azitaingo geraleku berrira eramango da. Kontrako noranzkoan, Ondarroatik Mallabiraino, ohiko ibilbidea burutuko da.

Beste alde batetik, Eibar – Donostia (AP-8) linean, behin Autobusetako Geltokiaren geralekua burututa, Bilborako noranzkoan joango dira, Saihesbidera sartzeko, Ermuko sarreran kokatutako dagoen biribilgunetik, handik Elgoibarko Urasandi geralekuraino zuzenduz. Bidebarrietako geralekua kendu egingo da. Kontrako noranzkoan, Donostiatik Eibarreraino, ohiko ibilbidea burutuko da.

UDALBUS zerbitzuari dagokionez, bihar asteartetik 12:00etatik aurrera bertan behera geratuko da, hori dela eta ekainaren 24an (asteazkena) eta 25ean (osteguna) ere ez da ibiliko.

Soraluzen ibilbide aldaketa, lanak direla eta

Bihar asteartean, ekainaren 23an, 8:00etatik 11:00etara bitartean Baltegieta 2 zenbakiko kalean burutuko diren lanak direla eta, Euskotrenek Soraluzen Soraluze – Ondarroa linea aldatuko du.

Aipatutako hiru orduetan, autobusak bakarrik Soraluzen geratuko dira, Sagar Erreka geralekuan, eta horren ondorioz ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Ezozia; Estazioa; Olea Erreka; Errebal; eta Baltegieta.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.
.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko