Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu-kontseiluak Eusko Jaurlartizaren Zerbitzu Juridikoa berrantolatzeko eta eraberritzeko lege-proiektua onartu du

2015.eko ekainak 23

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko Lege Proiektua onartu du gaur. Esparru juridiko berri bat izango da, eguneratua, modernoa eta berezkoa, indarreko araudia, duela ia 30 urtekoa, ordezkatzeko (7/1986 Legea, ekainaren 26koa, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Epaietarako Ordezkotza eta Aldezpenari buruzkoa).

Zerbitzu Juridiko Nagusiaren eta euskal sektore publikoko sailen eta erakundeen aholkularitza juridikoen funtzioak, antolamendua eta egitura arautzen ditu.

Duela 30 urte sortutako araudi bat eguneratzen du, eta zerbitzu juridikoen funtzio bikoitzari heltzen dio: barnekoa, zuzenbide-arloko aholkularitza ematea, eta epaietan Euskal Administrazio Publikoaren eta bertako langileen interesak babestea.

Proiektuak espezializazio berria sortzen du funtzionarioen kidegoan; hain zuzen, «Letradua»rena, kualifikazio eta konpetentzia maila handikoa.

Legea onartzen denetik aurrera, euskal sektore publikoko zernahi erakundek nahiz entitatek hitzarmen bat sinatzeko aukera izango dute, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiaren laguntza juridikoa jasotzeko eta, hala, baliabide publikoak errentagarriago eta eraginkorrago bihurtzeko.   

2015-2018ko Unibertsitate Plana

Gobernu-kontseiluak datozen lau urteetarako konpromiso-kredituak sortzea onartu du. 138.730.703 euroko balioa izango dute, eta haien helburua Euskal Herriko Unibertsitateari, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari 2016-2019 aldian dagozkien kontratu-programen zuzkidurak egokitzea izango da.

Gobernu-kontseiluak iragan 2014ko abenduaren 27an onartu zuen 2015 -2018 aldirako Unibertsitate Plana, aurreko planen ahaleginei beste bultzada bat emateko gaitasunak sortzen eta Euskadiko erronka sozioekonomikoei erantzuteko tresnak indartzen. Hala, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan eta Europako Ikerketako Esparruko desafioei aurre egiteko prest egongo da Euskadiko unibertsitate-sistema. Izan ere, arreta berezia jartzen dio eragileen nazioartekotzeari, trebakuntzan, ikerketan eta transferentzian bikaintasuna eta kalitatea sustatzeko.

Horrenbestez, plan horren esparruan, Euskadiko unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateekin kontratu-programak sinatu behar dira.

Kontratu-programak indarreanko unibertsitate-planaren esparruan sinatu dira, eta unibertsitateak finantzatzeko tresna bat dira. Unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa hobetzeko helburuen mende daude.

Bigarren hezkuntzako institutu berria Ugao-Miraballesen

Gobernu Kontseiluak Ugao-Miraballesen bigarren hezkuntzako institutu berria eraikitzea onartu du.

Instalazio berriek 4.500 metro koadro izango dituzte, eta 200 ikaslerentzat izango dute lekua. Institutu berriak hezkuntzarako ekipamendu osoa eta modernoa edukiko du: laborategia, jangela, gimnasioa, liburutegia edota musikarako ikasgelak.

Sei milioi eta erdi euroko inbertsioa izango da, eta obrak urte amaiera baino lehen esleituko dira.

Gaur, halaber, datozen bi urteetako unibertsitatez kanpoko eskola-garraioa finantzatzeari argi berdea eman da. Inbertsioa 7,2 milioi eurokoa izango da, guztira 86 ibibide eskainiko dira, 4.000 ikasleentzako.

 Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua

Eusko Jaurlaritzak hainbat akordio onartu ditu gaur, Memoriaren Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua abiarazteko; horrenbestez, Eusko Legebiltzarraren mandatua betez. Zehazki, Iñigo Urkullu lehendakaria institutu berriko presidente gisa eta Aintzane Ezenarro zuzendari gisa izendatzeko akordioa onartu du gobernu-kontseiluak. Orobat onartu ditu jarduna hasteko dekretua eta institutuarentzako aurrekontuak zehaztekoa.

Institutuak datorren uztailaren 1ean abiaraziko du bere jarduna, eta Bilbon, Euskadiko Agiritegi Historikoan, izango du egoitza. Aurten, 550.000 €ko aurrekontua izango du erakunde berriak eskuragarri, bai eta sei pertsonak osatutako lantalde tekniko bat ere, Aintzane Ezenarro buruan. Orain arte, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzan, biktimei arreta emateko aholkularia izan da Ezenarro.

*Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Jonan Fernandezek, eta Institutuko zuzendariak, Aintzanez Ezenarrok, agerraldi publikoa deitu dute biharko, erakundearen erronkak eta lan-egutegia aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.06.23)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aingerulaguna
    2015.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el proyecto de ley que reordena y moderniza su servicio jurídico @jerkoreka
    http://t.co/bISoliInZI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)