Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadin, berrikuntzarako gobernuak transparentziari hasiera ematen dio.

2009.eko abuztuak 12

Hauteskunde kanpainan iragarritako transparentzia eta gobernu irekia , gaur gauzatu dira Lehendakari legez izedatuta izan ondoren.

2.0 politikara orientatutako wegune honen sorrerak, euskaldunok eta euskaldunontzat egina, gobernuaren politika eta gestioa hiritarren esku jartzen du. Horri honen bidez gobernuak hartzen dituen erabakiak jakinaraziz gain, hiritarrak kontutan hartuko ditu erabaki berriak zehazteko orduan.

Era berean, eta Lehendakari beraren desiraz, erabiltzaileek egiten dituzten iradokizun eta eskariez osatuko da webgune hau.

Beraz, hau abiapuntu eta aproba piloto bat besterik ez da, etorkizunean Patxi López Lehendakariarekin eta bere lantaldearekin batera guztion artean osatuko dugun Berrikuntzarako Gobernu Berriaren ezaugarri nagusia transparentzia izan dadin.

Gobernu honen helburua, edozein pertsonak edozein dipositibo mota erabliz, orain arte gordea izan den informazioa bere eskura izan dezan da, eta informazio hau elkarren artean banatua eta erablia izan dadila, informazio publikoa den neurrian. Eta zer esanik ez, informazioa bera sortzeko ere, hiritarra partaide izatea.

Tresna berria honekin, Lehendakariak berak Sailburuek etengabeko test bat izan nahi dute hiritarraren beharrak eta eskariak ezagutzeko, kudeaketa arlo bakoitzeko iritzi zehatzak jasotzeko, eta baita ere, Gobernuak hartu nahi dituen neurrien zirriborroak, hiritarrek aurrean izatea nahi dituzten aldaketa edo proposamenak egin ahal izateko, erabaki finkoa hartu aurretik. Hau da nahi genukeena: hiritarra gobernuko kide egitea. Patxi López Lehendakariak guztiz argi dauka bere lantaldea ez dagoela bakarrik lanean, guztiekin lan egin nahi duela, guztientzako gobernua izan nahi duelako.

Adostasuna eta partaidetza izango dira webgune honen helburuak.

Oraingo honetan, ondoko proposamenei buruz eman dezakezu eritzia:

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan