Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2015/06/25)

2015.eko ekainak 26

Gai-zerrenda:
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko Eusko Legebiltzarraren ordezkari aritzeko proposatutako hiru kide independenteen bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kideak izendatzea. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\07\25\0001)
2. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluko hautagaiaren bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kide izendatzea. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\07\07\0002)
3. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Herri Kontuen Euskal Epaitegirako hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, epaitegi horretako kideak izendatzea. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\15\01\00\0001)
4. Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordearen irizpena, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\09\01\00\0004)
5. Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\02\02\0021)
5. bis. Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordearen irizpena, amiantoak eragindako arazoak eta amiantoa duten materialak erabiltzeak kalteturiko pertsonentzako sor litekeen konpentsazio-funts bat aztertzeko dena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\08\00\0008)
6. Mozioa, Eva Blanco de Angulo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, C hepatitisa gaixotasunaren aurkako tratamenduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\03\00\0148)
7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, "Terrorismoaren testuinguru historikoak eta biktimekiko arreta soziala. 1968-2010" izenburuko Foronda Txostenaren zabalkunde publikoari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\02\01\0733)
8. Euskal Talde Popularra eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait elementuk ETAko presoei historikoki eman dieten abantailazko tratuaren inguruan izan diren irregulartasunak eta erantzukizun politikoak ikertzeko batzorde berezi bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0780)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)