Berriak Osasuna
Eu

Aurten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ia 80.000 euro bideratuko ditu osasunaren arloko irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakunde zientifikoak eta profesional elkargoak laguntzeko

2015.eko ekainak 22

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ia 80.000 euro bideratuko ditu aurten osasun-alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteak, osasun espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoak, eta osasun-alorreko profesionalen elkargoak laguntzera. Hain zuzen, halakoen funtzionamendua, eta langileen etengabeko prestakuntzako jardueren antolamendua nahi ditu lagundu.

Osasuneko sailburu Jon Darpón Sierrak berak deitu ditu diru-laguntzak, Agindu bidez deitu ere. Iragan ekainaren 16an sinatu zuen mandatua, eta, hari esker, honako hauek finantzatuko dira: 

Batetik, prestakuntzako eta jardun zientifikoa jendarteratzeko jarduerak antolatzea; hain zuzen, 2015ean Euskadiko Autonomia Erkidegoan egin, eta osasun-profesionalei zuzendu direnak. Halakoen barruan, bi modalitate bereiz daitezke: alde batetik, bilera zientifikoak antolatzea; hau da, biltzarrak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak eta konferentziak, bai eta ikastaro eta tailerrak ere.

Bestaldetik, entitateen osaera nahiz funtzionamendua, eta aldizkako argitalpenen argitaratzea, eta kasu horretan ere bi modalitate bereiz daitezke: lehenik eta behin, irabazi asmorik gabeko osasun-espezialitateetako erakunde zientifikoak eratzeko eta horiek funtzionatzeko laguntzak, baldin eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan badute egoitza, eta osasun-arloko profesionalei prestakuntza eta eguneratze teknikoa ematen badiete edota ikerkuntza sanitarioa sustatzen badute; bigarrenik, aldizkako argitalpen zientifiko-sanitarioentzako laguntzak.

Osasun Sailak legegintzaldi honetarako ezarritako lehentasunezko esparruetan kokatzekoak dira aurtengo deialdian diruz lagunduko diren jarduerak; hau da, kronikotasunak, zahartzaroak eta mendekotasunak jotako erronka erantzuteari bideratuak, bai eta gaixoen arretaren kalitate-estandarrak hobetzeari ere. Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkezteko epea hau izango da: Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epemuga izango da.

Jon Darpónen ustez, profesionalen elkargo ofizialen eta erakunde zientifikoen arteko lankidetza hertsia eta iraunkorra «onuragarria ez ezik, ezinbestekoa ere bada bai osasuna eta baita gaixotasunek jotako pertsonen ongizatea ere hobetzeko».

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    Aurten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ia 80.000 euro bideratuko ditu osasunaren arloko irabazi asmorik gabek... http://t.co/hCBKEsfq5D

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud del Gobierno Vasco destinará este año casi 80.000€ a ayudar a las asociaciones y enti... http://t.co/jJJFWgc9vM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)