
Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan. Lehen proba burutu da BECen
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat 275 plaza eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak
Barakaldon, ekainaren 20an. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centreko 5. Pabilioian Euskadiko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko 2014-2015 Enplegu Publikorako Eskaintzari dagokion lehen proba burutu da gaur goizez (Haur eta Lehen Hezkuntzarako). Oposizioaren lehen proba honetara deitutako 3.874 hautagaiak goizeko 8:30etan hasi dira lehen ariketarekin.
Kalitatezko enplegu publikoa sustatu eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkortasun handiagoa emateko helburuz Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Maisu-Maistren Kidegoan 275 plaza eskaintzen ditu, sei espezialitatetan banatuta:
- Haur Hezkuntza: 110 plaza
- Lehen Hezkuntza: 60 plaza
- Ingelesa: 50 plaza
- Hezkuntza Berezia-Pedagogia Terapeutikoa: 25 plaza
- Musika: 15 plaza
- Gorputz Hezkuntza: 15 plaza
Ekainaren 20an, lehen proba BECen
Barakaldoko BECen ekainaren 20an burutuko den lehen probak bi zati izango ditu. Lehenean, zozketa bidez gai batzuk aukeratuko dira proba hasi baino zertxobait lehenago, eta horietako bati buruz idatzi beharko du oposiziogileak. Hautagaiak zozketan ateratako gaien artean aukeratu ahal izango du. Ariketa hau egiteko bi ordu izango dituzte.
Ondoren, proba praktikoa osatu beharko dute. Hautagaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa dutela eta trebetasun teknikoak menperatzen dituztela frogatzen duen proba praktikoa egin behar dute. Oposiziogileei dagokion espezialitateko ikasgai-zerrendarekin eta curriculumarekin zerikusia duen kasu praktiko bat aurkeztuko zaie; eta planteatzen zaizkien galderei idatziz erantzun beharko diete. Proba hau egiteko hiru ordu izango dituzte.
Hautaketa prozesu honen faseak burutzeko eta ebaluatzeko, 53 epaimahai osatu dira, 265 kide espezialistarekin. Guztiak, BECeko lehen proban ari dira lanean.
3.874 hautagai
2014-2015 Enplegu Publikorako Eskaintza honen lehen probara 3.874 hautagai aurkezten dira ekainaren 20an: emakumeak gizonezkoak baino askoz gehiago, batez ere 25 eta 35 urte tartekoak, eta Haur Hezkuntza nahiz Lehen Hezkuntza espezialitateetara aurkezten direnak. Hauek dira onartutako pertsonen daturik esanguratsuenak:
- 3.874 hautagai:
%74 emakumeak
%26 gizonak
- Aurkeztuen kopurua, espezialitateen arabera:
Espezialitatea |
Aurkeztuak |
% |
Haur Hezkuntza |
1.589 |
%41 |
Lehen Hezkuntza |
1.282 |
%33 |
Ingelesa |
315 |
%8 |
Gorputz Hezkuntza |
309 |
%8 |
Pedagogia Terapeutikoa |
260 |
%7 |
Musika |
116 |
%3 |
GUZTIRA |
3.874 |
|
- Adin tarteen arabera:
≤ 25 urte |
588 |
%15 |
25-35 urte |
2.081 |
%53 |
35-45 urte |
1.010 |
%26 |
≥ 45 urte |
195 |
%6 |
GUZTIRA |
3.874 |
|
- Lurralde Historikoen arabera:
Bizkaia |
1.859 |
%48 |
Gipuzkoa |
1.235 |
%33 |
Araba |
397 |
%11 |
Gainerakoak* |
383* |
%8 |
GUZTIRA |
3.874 |
|
*hauen artean, 190 hautagai Nafarroakoak dira
Barakaldon, 2015eko ekainaren 20an