Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Minnesotako Gobernuaren arteko bilera, Lanbide Heziketaz

2015.eko ekainak 19

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Minnesota Estatuko Unibertsitate eta Prestakuntza Kantzilerrarekin, Steven Rosenstone-ekin, bilera izan du gaur eguerdiz Donostian. Minnesota da egun, Estatu Batuetako estatuen artean, industria eta prestakuntza arloetan puntako estatuetako bat.

Bileraren helburua esperientziak eta etorkizunerako planak trukatzea izan da, honako arlo hauetan: fabrikazio aurreratuan, eta hori gauzatu ahal izateko ikasleen trebakuntzan. Fabrikazio aurreratua eta langileen gaikuntza, Lanbide Heziketaren nazioartekotzearekin batera, Euskadiko Lanbide Heziketaren lehentasun dira, Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planean jasoa dagoen eran. Egun Estatu Batuak, Alemania eta Erresuma Batua dira fabrikazio aurreratuari dagokionez erreferentziak mundu osoan, eta Euskadik harreman egonkorra du herrialde horiekin.

Fabrikazio aurreratuak teknologian dauka elementu bereizgarria, horixe erabiltzen baitu, teknologia, gure enpresen lehiakortasunari balio erantsia ematen dien produktu konplexuagoak egiteko. Honek hala ere, enpresa horietan lanean diharduten beharginen  espezializazio eta prestakuntza maila handiagoa eskatzen du.

Estatu Batuetan Lanbide Heziketari bultzada ematea hartu dute epe laburrerako helburu estrategiko, eta bereziki fabrikazio aurreratuan prestakuntza emango duten zentro berriak irekitzea. Zehazki, 15 zentro berri irekitzeko asmoa dute ondorengo hilabeteetan. Horregatik, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok 2014 urte amaieran Minnesota Estatuan dauden puntako bi instalazio bisitatu zituen, eta bertako arduradunekin lehen harremana ezarri zuen. Orain berriz, Estatu Batuetako ordezkaritza ari da Euskadira bisita egiten, euskal lan sistema sakonago ezagutzeko eta esperientzia trukea egiteko asmoz. Gobernu batak zein besteak bi lan sistemek elkarrekin dituzten antzekotasunak egiaztatu dituzte, eta harreman estuagoa ezartzeak prestakuntza hobetzeko ematen duen aukera nabarmendu dute.

Bai Eusko Jaurlaritzak eta baita Minnesotako Gobernuak ere garatu nahi dituzten elkarlan arloak zehaztu dituzte: irakasleen prestakuntza, ikasle trukeak, Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko harreman estuagoa, barne antolaketa edo elkarrekin garatutako berrikuntza proiektuei bultzada ematea. Aipagarria da, joan zen astean Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Irlandako Gobernuak Lanbide Heziketaren hobekuntzarako akordioa sinatu zutela. Bereziki lan praktiken arloa, ikerketa, heziketa duala eta goi mailako heziketa garatzea adostu zuten alde biek akordio horretan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2015.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    Encuentro del Gobierno Vasco con el Gobierno de Minnesota, en torno a @FPeuskadi http://t.co/5FF8YIoKbb

  • @gananzia
    2015.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    Encuentro del Gobierno Vasco con el Gobierno de Minnesota, en torno a la Formación Profesional http://t.co/rSCHmgmaAU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)