Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Nazio Batuek "Gazte enpleguaren hamarkada" izendatzeko nazioarteko kanpainan parte hartzen du

2015.eko ekainak 22
  • Novia Salcedo Euskadiko Fundazioak sustatzen du kanpaina: NBk datozen urteetan «Gazte Enpleguaren hamarkada» izendatzea du helburu
  • Eusko Jaurlaritzako lau Sailak, Emakundek eta Kanpo Harremanetarako idazkaritzak elkarrekin lan egingo dute, Euskadiko gazteen artean enplegu-sorkuntza sustatzeko ekintzak bultzatzeko

 

«Gazte Enpleguaren Hamarkada» izendapenaren aldeko nazioarteko kanpaina babestuko du Eusko Jaurlaritzak. Pegasus Proiektu izenarekin ere ezagutzen da delako kanpaina, eta Novia Salcedo Fundazioak sustatzen du Nazio Batuen aurrean. Gaur, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Novia Salcedo Fundazioko presidenteak, Luis Cañadak, arreta gazteen belaunaldian –edo, gauza bera dena, etorkizuneko belaunaldian, lehendakariak baieztatu moduan– jartzen duen akordio bat sinatu berri dute.

Akordioak Eusko Jaurlaritza osoa «engaiatzen du», adierazi du Urkulluk. Izan ere, esandako proiektu horretan, tartean izango dira Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta honako Sail hauek: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Enplegu eta Gizarte Politiketakoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturakoa, Osasunekoa eta baita Emakunde ere. Urkulluk gogorarazi du ezen, legegintzaldia hasi zenetik, lehentasun estrategiko gisa hartu duela Eusko Jaurlaritzak gazte-enplegua, bai eta 2014ko urtarrilean onartutako Enplegu Plan Estrategikoaren oinarrizko ardatz gisa ere.

Eusko Jaurlaritzak eta Novia Salcedo Fundazioak modu koordinatuan lan egingo dute, hiru esparru hauetan: sentikortzea, erakunde-harremanak eta ezagutzaren sorkuntza. Lankidetzari esker, nazioartean proiektatu eta posizionatuko dute Euskadi, eta bertan kalitateko enplegua sortzeko beharrezko baldintzak sortzen lagunduko. Lehendakariak erronka gisa aipatu du prestakuntza- eta trebakuntza-sistemak moldatzea, erantzuna emateko Euskadiko ekonomiaren errealitate berriari, eta ekonomia sektore berrietarantz, bai eta 4.0 industria berrirantz ere, orientatzeko.

Lehendakariaren arabera, «erakunde-maila altuenean arreta deitzeko, eta hausnartzeko, eztabaidatzeko eta jarduteko nazioarteko mugimendu bat» da ekimena. Eusko Jaurlaritzak parte hartzen du, 50 herrialdetako beste 300 erakundeekin batera, Novia Salcedo Fundazioak sustatutako ekimen horretan. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Aquitaineuskadi
    2015.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco participa en la campaña internacional para que Naciones Unidas declare la "década del empleo juvenil" http://t.co/GPoSdLs4EF

  • @djjacomenorato
    2015.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa en la campaña internacional para que Naciones #biharerabakia #terrorism #Pnvstyle http://t.co/QLbbzWYEgf

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis Cañada